Politika -

EiTB Focus

EAEko herritarren % 64k apirilean emandako botoari eutsiko liokete azaroaren 10ean

Herritarren ia % 13k, aldiz, aldatu egingo lukete euren boza, EiTB Focus inkestaren arabera.

EAEko herritarren % 64k apirilean emandako botoari eutsiko liokete azaroaren 10ean.
EAEko herritarren % 64k apirilean emandako botoari eutsiko liokete azaroaren 10ean.
EAEko herritarren % 64k apirilean emandako botoari eutsiko liokete azaroaren 10ean

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko herritarren % 64,6k apirilaren 28ko hauteskundeetan emandako botoari eutsiko liokete azaroaren 10eko orokorretan, hauteskunde horien gaineko EiTB Focus inkestaren bigarren emanaldiaren arabera. Hautesleen % 12,8k, aldiz, aurreikusita izango lukete boza aldatzea, eta beste alderdiren bati ematea babesa.

Gainera, EAEko hautesleek apirilaren 28an bozkatutakoa kontuan izanik, EAJren eta EH Bilduren boto-emaileen % 88k baino gehiagok alderdi beraren alde egingo lukete orain; Elkarrekin Podemosen boto-txartela aukeratu zutenen artean, aldiz, % 13k baino gehiagok PSE-EEri emango liokete botoa azaroan. Hain zuzen ere, PSOEk eta Unidas Podemosek osatutako gobernu koalizioa izango litzateke gustukoena EAEko herritarrentzat, azaroko hauteskundeen ostean.

Fideltasuna ala boto-aldaketa

EiTB Focusen hamabosgarren inkestaren bigarren emanaldiaren arabera, Euskadiko herritarren % 64,6k aurreikusita izango lukete apirilaren 28ko hauteskundeetan emandako botoari eustea. Hautesleen % 12,8k, berriz, beste alderdiren bati emango liokete babesa. Lehen emanaldiaren arabera, EAJ izango litzateke lehen indarra EAEn azaroaren 10ean.

Boto bera azaroaren 10ean

EiTB Focusek alderdi bakoitzaren boto-emaileek azaroaren 10ari begira izango luketen asmoa ere jasotzen du; hau da, alderdi bakoitzaren hautesleek botoa alderdi berari ematea edo, aldiz, beste baten alde egitea aurreikusten duten.

Horrela, EAJk apirilean lortutako boto-emaileen % 88,3k berriro ere emango liekete orain botoa jeltzaleei. Inkestaren arabera, EAJren alde egin zutenen % 2,2k PSE-EEri emango liokete babesa azaroan.

EAJren boto-emaileak

PSE-EEren boto-emaileen % 76,0k diote alderdi horren aldeko botoari eutsiko lioketela azaroaren 10ean; boto-emaile horien % 3,0k, aldiz, EAJri emango liokete boza. EiTB Focusen lehen emanaldiaren arabera, PSE-EE izango litzateke EAEn bigarren indar politikoa A10ean.

PSE-EEren boto-emaileak

EH Bilduri dagokionez, koalizio horren alde egin zutenen % 88,1ek errepikatuko lukete boza hurrengo hauteskundeetan; horien % 1,8k esan dute EAJri emango lioketela babesa.

EH Bilduren boto-emaileak

EiTB Focusen arabera, Elkarrekin Podemosen boto-emaileen artean gehiago dira boza aldatzeko asmoa dutenak gainerako alderdien hautesleen artean baino; izan ere, apirilean Elkarrekin Podemosi babesa eman ziotenen % 53,2k hautaketa hori bera egingo lukete orain, eta % 13,7k, aldiz, PSE-EEren alde egingo lukete. Apirileko boto-emaileen % 22,6k ez dute erabakita zein alderdiri emango dioten botoa orain.

Elkarrekin Podemoseko boto-emaileak

Azaroaren 10eko hauteskundeen osteko balizko gobernu koalizioen gainean, EAEko herritarren % 24,2k nahiago lukete Gobernua PSOEk eta Unidas Podemosek osatzea, eta galdetutakoen % 8,9k nahiago lukete koalizio horretan EAJ ere egotea.

Koalizio gustokoenak

Fitxa teknikoa

EAEn bizi diren 1.200 pertsona (Araban 400, Bizkaian 400, Gipuzkoan 400).

La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako.

Lurralde, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.

Inkesten % 26,2 euskaraz egin dira, eta gainerako % 73,8a, gaztelaniaz.

Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.

Landa-lana 2019ko irailaren 20tik 23ra bitartean egin zuten telefonoz elkarrizketak eginez.

Galdeketa motzenak 2 minutu iraun zuen, eta luzeenak 9.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea EAE Espainiako hauteskunde orokorrak Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Nafarroa PSE-EE Gipuzkoa PP Gipuzkoa Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus albisteak Hauteskunde inkestak