Politika -
Nafarroako Parlamentua
Koldo Martinez izango da Nafarroako senatari berria
Geroa Bai, PSN eta Podemosen babesa jaso du Martinezek. Azaroaren 10eko hauteskunde orokorren ostean hartuko du senatari kargua.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Geroa Baiko Koldo Martinez izango da Nafarroako senatari autonomiko berria, Foru Parlamentuak ostegun honetan hala aukeratuta.
Martinezek Geroa Bai, PSN eta Podemoseko parlamentarien (22) babesa jaso du; Arantxa Arias Navarra Sumako hautagaiak, berriz, koalizio horretako ordezkarien (20) botoak soilik eskuratu ditu. EH Bilduk eta Ezkerrak boto zuria eman dute.
Azaroaren 10eko hauteskunde orokorren ostean hartuko du senatari kargua.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea