Politika -

Nafarroa

Nafarroako Gobernuak espetxeetako eskumena bere gain hartzea eskatuko du

Halaber, lantalde bat jarriko du abian "espetxe-eredu propioa" lantzeko asmoz.   

Nafarroako Gobernu berriko kontseilariak. Artxiboko argazkia: EFE
Nafarroako Gobernu berriko kontseilariak.
Nafarroako Gobernu berriko kontseilariak. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak espetxeetako eskumena bere gain hartu nahi duela eta legegintzaldi honetan helburu horrekin lan egingo duela iragarri du gaur Eduardo Santos Migrazio eta Justizia kontseilariak.  

Eskumena transferitzeko prozesua mailaka egitea proposatzen du Foru Gobernuak.

"Dagozkigun eskumenak eskatzeko bidean, aukera hori aztertu behar dugu Espainiako Gobernuarekin elkarlanean", adierazi du Santosek.  

Ildo horretan, Foru Gobernuak lantalde bat jarriko du martxan espetxe politika propioa diseinatzeko eta kartzeletako eskumena bere gain hartzea ahalbidetzeko.

Bestalde, epaiketak saihesteko bitartekaritza zerbitzua nahiz justizia berrekuratzailea indartzeko lan egingo dutela agindu du Santosek, "betiere epaileak eta auzitegien ebazpenak errespetatuta".  

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Presoak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Espetxeak