Politika -

Bartzelona

Pakete susmagarriak jarri dituzte Omnium Cultural, ANC eta ERCren egoitzen aurrean

Podem eta CUPen egoitzen aurrean ere lehergailurik ez zuten bidoiak agertu dira. Gezurrezko lehergailu horien kanpoaldean TNT zegoen idatzita, eta Espainiako banderaren eranskailu bat zuten itsatsita.

Pakete susmagarriak jarri dituzte Kataluniako alderdi batzuen egoitzen aurrean. Argazkia: @Podem_cat
Pakete susmagarriak jarri dituzte Kataluniako alderdi batzuen egoitzen aurrean. Argazkia: @Podem_cat
Pakete susmagarriak jarri dituzte Kataluniako alderdi batzuen egoitzen aurrean. Argazkia: @Podem_cat

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Likidoz beteta zeuden plastikozko bidoi batzuk agertu dira Omnium Cultural, ANC eta ERCren egoitzen aurrean asteazken goizean, eta, ondorioz, lehergailuak indargabetzeko agenteak (Tedax) bertaratu dira, horiek aztertu eta bertatik eramateko asmoz.

Omniumek jakinarazi duenez, bidoia goizaldean agertu da, eta Esquadra Mossoek ohiko protokoloa jarri dute martxan. Hala, "laster egoera normaltasunera itzultzea" espero dute. Mossoek Bartzelonako Diputazioa kalea moztu dute goizean, badaezpada, Tedaxeko agenteek ustezko lehergailuak eraman dituzten arte, ondoren aztertzeko. Gauzak horrela, bidea zirkulaziora ireki dute berriz ere.

Objektu susmagarri horiek lehergailurik ez zutela baieztatu dute polizia iturriek, eta Esquadra Mossoek ikerketa bat abiatu dute gezurrezko lehergailu horiek jarri dituzten pertsonak identifikatzeko. Gainera, Podem eta CUPen egoitzen aurrean ere plastikozko bidoiak agertu dira.

Bestalde, ANCren esanetan, egoitzaren aurrean "objektu susmagarri bat" zegoela jakinarazi die ordu bata aldera bizilagun batek Mossoei, baina ez zela arriskutsua egiaztatu dute geroago.

ERCk ere egindako salaketaren arabera, bidoi bat jarri dute bere egoitzaren aurrean, eta, ondorioz, agenteek kalea moztu behar izan dute.

Polizia iturriek azaldu dutenez, likidoz betetako ontzien kanpoaldean TNT zegoen idatzita, eta Espainiako banderaren eranskailu bat zuten itsatsita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona Kataluniako erreferenduma Atentatuak Eguneko albisteak Albisteak