Politika -

Katalunia

'Askatasuna guztiaren gainetik jarri eta ondorioak onartzera' deitu du Torrak

"Erradikaltasun demokratiko, errepublikazaletasun, eskubide zibil, sozial eta politikoen defentsa, indarkeria barik eta, beharrezkoa denean, desobedientzia zibilarekin" egitea eskatu du.

Quim Torra Generalitateko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Quim Torra Generalitateko presidentea.
Quim Torra Generalitateko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Etortzear dagoenaren aurrean askatasuna guztiaren gainetik jarri eta ondorioak azkenera arte onartzera" deitu du Quim Torra Generalitateko presidenteak. Adierazpen askatasunagatik borroka txikirik ez dagoela ziurtatu du agintariak, Generalitateak ohar batean jakitera eman duenez.

Joan Jorda pintorearen 'Llavors' erakusketan izan da buruzagia, Santa Coloma de Farnersen (Girona). "Erradikaltasun demokratiko, errepublikazaletasun, eskubide zibil, sozial eta politikoen defentsa, indarkeria barik eta, beharrezkoa denean, desobedientzia zibilarekin" egitea eskatu du Torrak.

Gainera, 1939an Frantzian erbesteratu zen margolariaren figura eredu gisa jarri du Torrak. "Desobeditu, erbesteratu eta ez zen ados egon", gogorarazi du.

"Milaka kataluniarrek eta milaka errepublikarrek bizi izandako izugarrikeriak modu gordinean" erakusten ditu haren obrak, Generalitateko presidenteak azpimarratu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Diada Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Kataluniako prozesua zuzenean Kataluniako Generalitatearen albisteak