Politika -

Hauteskunde Partzialak

Azaroaren 17an udal hauteskundeak, Leintz Gatzagan eta Nafarroako 31 herritan

Hauteskunde legearen arabera, "sei hilabeteko epean" hauteskunde partzialak egin behar dituzte iragan maiatzean hautagairik aurkeztu ez zen udalerrietan.

Leintz-Gatzaga (Gipuzkoa). Artxiboko argazkia: Vicente Guinea
Leintz-Gatzaga (Gipuzkoa).
Leintz-Gatzaga (Gipuzkoa). Artxiboko argazkia: Vicente Guinea

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen Kontseiluak errege-dekretua onartu du ostiral honetan, Leintz Gatzagan (Gipuzkoa) eta Nafarroako 31 herritan udal hauteskundeak deitzeko. Maiatzaren 26ko hauteskundeetan ez zen alkategairik aurkeztu.

Nafarroako 31 udalerri eta Gipuzkoako bakarra dira. Hauteskunde legearen arabera, "sei hilabeteko epean" hauteskunde partzialak egin behar dituzte iragan maiatzean hautagairik aurkeztu ez zen udalerrietan.

Hauteskunde-kanpainak 15 eguneko iraupena izango du udalotan, azaroaren 1eko gauerdian hasi eta azaroaren 15ean, 24:00ak aldera, bukatuz.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak