Politika -

Borondatezko lanak

Fiskaltzak helegitea jarri du Urdangarinen baimenen aurka

Gainera, epaileak zehaztu du Urdangarinek ezin duela komunikatu ez senideekin ez lagunekin borondatezko lanak egitera ateratzen denean.

Urdangarin, lehen irteeran. Argazkia: EiTB
Urdangarin, lehen irteeran. Argazkia: EiTB
Urdangarin, lehen irteeran. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valladolideko Fiskaltzak helegitea jarri du Valladolideko Espetxe Zaintzako epaitegiak Iñaki Urdangarini borondatezko lanak egiteko eman dion baimenaren aurka. Avilako espetxetik atera ahal izango da astean bitan, zortzi ordu egun bakoitzean, Madrilen aniztasun funtzionala dutenei laguntzeko.

Urdangarinek Kartzelako Araudiaren 117. artikulua aplikatzeko eskatu zuen, baina Fiskaltzak uste du ezin dela aplikatu, ez duelako betetzen baldintzetako bat: zigorraren laurdena betea izatea.

Fiskalak azaldu duenez, zigorraren laurdena betea izatea ezinbesteko baldintza da kartzelatik ateratzea suposatzen duten onurak jaso ahal izateko.

Ezin du familiarekin komunikatu

Bestalde, Valladolideko Epaitegiak jakinarazi du Urdangarinek "erabat debekatua" duela familiarekin komunikatzea irteera horietan, eta ezin duela lan egiten duen zentrotik atera bere arduradunarekin ez bada.

Gainera, otorduak zentroan bertan egin behar ditu, eta ezin du sakelako telefonoa erabili.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Cristina infanta albisteak Politika Eguneko albisteak Albisteak