Politika -

Politika orokorreko eztabaida

Alonso: 'Euskal herritarrei eskubide historikoak aitortzea Konstituzioaren aurka doa'

"Ibarretxeren antzera, legez kanpokoa den egitasmo batekin jolasean aritzea arduragabea da", ohartarazi dio PPko bozeramaileak Iñigo Urkullu lehendakariari.

Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidentea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidentea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidentea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Euskal herritarrei eskubide historikoak aitortzea Konstituzioaren aurkakoa da eta, Kataluniaren antzera, gatazkara garamatza", ohartarazi dio Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidenteak Iñigo Urkullu lehendakariari.

Alonsok Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko eztabaidan hitza hartu du arratsalde honetan. Arratsaldean hitza hartu duen aurreneko talde politikoa izan da PP. Lehendakariak proposatutako "status berria Espainiarenganako desleialtasun hutsa da", esan du. " Ibarretxeren planarekin gertatu zen bezala, erabat arduragabea da legez kanpoko plan bat aurkeztea", gaineratu du.

Bestalde, "negoziazio garrantzitsuenetan PP kontuan hartzen ez dutela" salatu du. "Zuek ez duzue inorekin Aurrekontuak adostu nahi", esan dio Alonsok lehendakariari.

"Euskal herritarrak txirotzen ari dira pixkanaka", azaldu du. Horren harira, egoera politiko ezegonkorra ikusita, EAEko ekonomiagatik "kezkaturik" dagoela esan du. "Ezegonkortasun politikoa txarra da EAEko herritarrentzat", azpimarratu du.

"PSOE eta Podemosen arteko Gobernuan erabat fidatu izana" aurpegiratu dio PPko ordezkariak Urkulluri. Gainera, "ezegonkortasun politikoaren harira, lehendakariak konpromisoa saihestu duela" esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Alfonso Alonso