Politika -
Legealdiaren nondik norakoak
Irtenbideak proposatzeko eta errudunak ez bilatzeko eskatu die Urkulluk alderdiei
Espainiak bizi duen hauteskunde agertoki berriaren harira, lehendakariak ekintza politikoen alde egin du, "gizartearen beharrei erantzuteko".
Agentziak | Erredakzioa
Espainian ematen ari den egoera politikoaren aurrean, Iñigo Urkullu lehendakariak hauteskundeak heldu bitartean "irtenbideak proposatzeko eta erruak leporatzen ez ibiltzeko" eskatu die alderdietako ordezkariei.
Deustuko Unibertsitateko ikasturte hasierako ekitaldian Urkuluk "akordioa adosteko borondate falta" egotzi die arduradun politikoei.
"Hauteskunde orokorrak errepikatuko dira Espainian. Honaino ekarri gaituen lau urteko prozesua ez dut berriro aztertuko, baina akordioa adosteko arduradun politikoen elkarrizketa falta ez da berri ona. Gelditzen den epea irtenbideak proposatzeko eta erruak leporatzeari uzteko erabili dezatela baino ez dut eskatzen", esan du lehendakariak.
Urkulluk, halaber, "gizartearen beharrei erantzuteko" ekintza politikoak behar direla azpimarratu du, eta horretara behartuak daude hiritarren ordezkariek, hori baita politika egiteko lehendakariak defendatzen jarraituko duen bidea.
Foru Gobernuak Nafarroaren instrumentalizazioa salatu du
Nafarroako Gobernuari dagokionez, Javier Remirez presidenteordeak errefusatu egin du Nafarroaren instrumentalizazioa Estatu mailan, eta "Foru Erkidegoaren, autogobernuaren eta eraso guztien defentsa" egingo dutela hitzeman du.
Dena den, Remirezek onartu duenez, "ezin dugu galarazi Nafarroa nazio mailan alderdikeriaz erabiltzea". Izan ere, erabilera hori "eremu politiko jakin baten joko politikoaren barruan sartzen da", bere esanetan.
Horren aurrean, Remirezek esan du "Nafarroaren, Foru Erkidegoaren, autogobernuaren eta eraso guztien defentsa" egingo dutela, bertako erakundeak, bizikidetza eta lan politikoaren garapena bermatzeko.