Politika -
Pedro Sanchezen inbestidura
Sanchezek atzera bota du Iglesiasen azken eskaintza: aldi baterako koalizio-gobernua
Pablo Iglesiasek telefonoz deitu dio Pedro Sanchezi, baina buruzagi sozialistak ez du proposamena onartu, konfiantzarik ez dagoela argudiatuta.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pablo Iglesiasek aldi baterako koalizio-gobernua osatzea eskaini dio gaur Pedro Sanchezi. Koalizio-gobernua proba moduan egongo litzateke Estatuko aurrekontuak onartu arte, eta, ondoren, koalizioak ondo funtzionatzen ez duela ikusiz gero, Podemos Exekutibotik ateratzeko prest egongo litzateke, baina Parlamentuan PSOEri legealdi osorako babesa bermatuta.
Alabaina, Sanchezek baztertu egin du aukera hori, bi alderdien artean konfiantza nahikorik ez dagoela argudiatuta.
Iglesiasek arratsaldean deitu dio Sanchezi. Podemosek esan du aldi baterako koalizio-gobernuak aurrekontuak onartzea ahalbidetuko lukeela, eta, gerora, koalizioa hautsiz gero ere, PSOEri babesa ematen jarraituko luketela agindu du.
Alderdi Sozialistak zehaztu duenez, koalizio-gobernu horrek urtebete iraungo luke, baina, nolanahi ere, baztertu egin du aukera hori, uztaileko inbestidura-saioaren ondotik bi alderdien artean konfiantza nahikorik ez dagoela iritzita.