Politika -

KATALUNIA

Casanovaren lore eskaintzarekin abiatu dute Diada, 'proces' auziaren epaiaren atarian

Kataluniako Gobernuko kideak loreak uzten ari zirenean, Espainiako ereserkia entzuten hasi da gertu dagoen hotel bateko bozgorailuetatik.

Torra, Generalitateko beste kide batzuekin batera, lore eskaintzan. Argazkia: EFE
Torra, Generalitateko beste kide batzuekin batera, lore eskaintzan.
Auzipetutako buruzagi independentisten absoluzioa eskatu dute Diadan

1:27

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 11 izaki, Diada eguna dute Katalunian. Kataluniako prozesuaren inguruko epaia iristear den honetan (datozen asteetarako espero da), zatituta iritsi dira alderdi independentistak. Ospakizuna Rafael Casanovaren monumentuan egin ohi duten lore eskaintzarekin abiatu da, baita polemikarekin abiatu ere. Izan ere, Kataluniako Gobernuaren ordezkaritza loreak uzten ari zenean, Espainiako himnoa jarri dute handik gertu dagoen hotel batean.

Independentismoak Auzitegi Gorenaren epaiari emango dion erantzunaren lehen erakustaldia izango da gaurkoa. Gaur-gaurkoz Kataluniako Gobernua, JxCat eta ERC ez dira gai izan epaiari eman beharreko erantzunaren inguruan ados jartzeko. Dena dela, guztiak bat datoz gakoetako bat mobilizazioa izango dela esaten. Horrela, Diada egunak herritarren mobilizazio horri tamaina hartzeko balio dezake.

Diada eguneko ekitaldiak goizean goiz hasi dira. Tradizioari jarraituz, Rafael Casanovaren omenezko monumentuaren aurrean lore eskaintza egin dute erakunde, alderdi (Cs eta PP kenduta) eta erakundeek.

Beti bezala, Kataluniako Gobernuko ordezkarien eskaintzarekin abiatu da ekitaldia; aurten, baina, Espainiako ereserkiak hartu du protagonismoa. Izan ere, Torra buru, Generalitateko kideek loreak uzten ari zirenean, Espainiako himnoaren doinuak entzuten hasi dira gertu dagoen hotel baten bozgorailuetatik. Ekitaldia une batez eten dute, eta doinua amaitutakoan ekin diote berriro.

Bideoa | Espainiako ereserkia ozen entzun da Casanovaren omenezko lore eskaintzan

Balkoi batetik Espainiako ereserkia jarri dute Casanovaren lore eskaintzaren unean
Balkoi batetik Espainiako ereserkia jarri dute Casanovaren lore eskaintzaren unean
Balkoi batetik Espainiako ereserkia jarri dute Casanovaren lore eskaintzaren unean

Meritxell Budo Presidentetzako kontseilariak gertakaria gaitzetsi du. Ekitaldiaren ostean egindako adierazpenetan, himnoa jartzea "sentsibilitate eta errespetu falta" dela nabarmen du.

"Diada nazionalaren eguna ospatzen ari gara Katalunian, eta Espainiako ereserkiarekin boikotatzen saiatzea deitoragarria eta gizalegearen kontrakoa iruditzen zaigu", esan du Budok.

Bestalde, Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak adierazi du ospatzen duten "salbuespenezko" bigarren Diada dela, hainbat buruzagi independentista preso baitaude. Dena dela, itxaropentsu agertu da gaurko ospakizuna baketsua, aldarrikapenezkoa eta integratzailea izango delakoan. Torrenten arabera, "prozes" auziaren epaiak ziklo politiko berria abiatuko du: "Herri honetan egon badauden gehiengo zabal horiek diote ez dutela errepresioa nahi, gizarte demokratikoa nahi dute eta agenda bera".

Arratsaldean, manifestazioa

Eguneko ekitaldiei begira, Assemblea Nacional Catalana (ANC) erakunde independentistak arratsalderako deitu duen manifestazioan parte hartzeko deia egin du. Manifestazioa 17:15ean egingo da Bartzelonan, "Helburua independentzia" lelopean. Omnium erakunde independentistak, bere aldetik, ekitaldi politikoa egingo du, 11:00etan, Bartzelonako Lluís Companys pasealekuan, "Eskubideen eta askatasunen alde, absoluzio" lelopean. 

ANCk 16:00etan deitu ditu herritarrak Espainia plazan eta inguruko kaleetan. Kataluniako Gobernuko kideak eta alderdi independentistetako ordezkariak bertan izango dira. Ciudadanos, PSC, PP eta Catalunya En Comú alderdiek ez dute parte hartuko. Koalizio morearen kasuan, alderdikideren batek parte hartuz gero, ez du alderdiaren izenean egingo.

Bestalde, atzo euriaren eraginez bertan behera gelditu zen Generalitateak eta Kataluniako Parlamentuak egin beharreko ekitaldi ofiziala. Dena den, ekitaldia gaur 22:00etan egingo da "Tornarem" lelopean. Quim Torra Generalitateko presidentea eta Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea ez ezik, Ada Colau Bartzelonako alkatea ere izango da bertan.

Euskal ordezkaritza Diadan

EAJk eta EH Bilduk ordezkaritza bidali dute Kataluniara. Jeltzaleen izenean, Andoni Ortuzar EBBko presidentea eta Joseba Aurrekoetxea Antolaketa idazkaria izango dira. Biak ala biak David Bonvehi PDeCATeko presidentearekin eta alderdiko beste kide batzuekin izan dira Casanovaren lore eskaintzan eta beste ekitaldi ofizialetan.

Bideoa | EAJren ordezkariak Casanovaren lore eskaintzan

EAJko ordezkaritza batek PDeCATekin batera parte hartu du Diadako ekitaldietan
EAJko ordezkaritza batek PDeCATekin batera parte hartu du Diadako ekitaldietan
EAJko ordezkaritza batek PDeCATekin batera parte hartu du Diadako ekitaldietan

Ortuzarrek iristear den 'proces' auziko epaia hartu du hizpide kazetarien aurrean egindako adierazpenetan. Nabarmendu duenez, EAJk errespetu handia die erabaki judizialei, baina "Katalunia eta Estatuaren arteko gatazkari" lagunduko liokeen ebazpen bat galdegin du. Buruzagi jeltzalearen ustez, gatazka "balio duen modu bakarrean" konpondu behar da, hau da, elkarrizketaren, negoziazioaren eta akordioaren bidez.

Koalizio abertzaleak Maddalen Iriarte bozeramailea, Mertxe Aizpurua diputatua eta Pernando Barrena europarlamentaria bidali ditu. Ekitaldi ofizialetan ez ezik, arratsaldean deituta dagoen manifestazioan ere izango dira hirurak.

Bideoa | EH Bilduk ere hartu du parte lore eskaintzan

EH Bilduk Casanovaren omenezko ekitaldietan parte hartu du
EH Bilduk Casanovaren omenezko ekitaldietan parte hartu du
EH Bilduk Casanovaren omenezko ekitaldietan parte hartu du

6:52

Gure Eskuren ordezkaritza bat ere Bartzelonan dago irailaren 11 honetan. Hain justu, Quim Torra Kataluniako presidentearekin bildu dira erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformako kideak. Amalur Alvarez bozeramailea buru, Gure Eskuk babesa eta elkartasuna helarazi dio Generalitateko presidenteari. Horrez gain, Kataluniako eta Euskadiko egoera politikoa eta 'proces' auziaren epaia izan dituzte aztergai.

Plataformak "oinarrizko eskubide eta askatasunen aldeko defentsa aktiboa" egiteko konpromisoa berretsi dio Torrari.

Gure Eskuren eta Torraren arteko bilera.

Argazkia: @Gure_Esku

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Diada Politika Kataluniako erreferenduma gaur Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès bideoak Kataluniako prozesua zuzenean Kataluniako Generalitatearen albisteak Azken ordukoa protestak