Politika -

Diada

Torrak autodeterminazioa aldarrikatu du, 'bidea amaitzea' xede

Diadaren bezperako hitzaldi instituzionalean, Generalitateko presidenteak adorea eman die katalanei "ez gelditzeko eta elkarrekin aurrera egiteko", Kataluniako askatasunaren jomuga gauzatzeko asmoan.

Torrak nabarmendu du "demokrazia" izan beharko dela beti "erantzuna". Argazkia: EFE.
Torrak nabarmendu du "demokrazia" izan beharko dela beti "erantzuna". Argazkia: EFE.
Torrak nabarmendu du "demokrazia" izan beharko dela beti "erantzuna". Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Generalitateko presidente Quim Torrak autodeterminazioaren alde egiteko deia egin die katalanei, Kataluniako "askatasunerako bidea amaitzea" helburu, eta adorea eman die herritarrei "ez gelditzeko eta elkarrekin aurrera egiteko", jomuga hori gauzatzeko asmoan.

Horixe aldarrikatu du Torrak irailaren 11ko, hau da, asteazken honetako Diadaren bezperako hitzaldi instituzionalean, Generalitatearen Jauregian. Hainbat aldiz aipatu du Kataluniako prozesua, bai eta Kataluniaren "askatasunaren aldeko etengabeko borroka" ere; presoak, berriz, ez ditu zuzenean aipatu.

Kataluniako herritarrei zuzenduta, Torrak datozen hilabeteotan pentsatuta egin du deia; izan ere, laster kaleratuko dute Kataluniako prozesuaren inguruko epaia: "Eskatzen dizuet iristear dauden garaiei aurre egiteko ausardiaz eta indarrez, adimenez eta bizi, eskuzabaltasunez eta batasunez, ekimenez eta uste osoz, lasaitasunez eta anbizioz, talde-anbizio ahalik eta handienarekin".

"Demokrazia, gure erantzuna"

"Gaur egun gure herrian setio luze eta neketsua dugun honetan, demokrazia da eta izango da beti katalanen erantzuna. Eta hori da guztiei eskatzen diegun erantzuna. Gure gogoz izan nahi dugu gu asetzen gaituen herri-proiektu bateko herritarrak", esan du.

Torraren hitzetan, herriek bi bide dituzte estatuetako kide izateko, "borondatea ala inposatzea, atxikimendua ala errepresioa", eta, horren iritziz, "modu bakarra dago aukeratzeko: autodeterminazio-eskubidea erabiltzea".

Eskubide hori "herriek dute, herriek bakarrik, ez agintariek, eta herriek eskubide osoa dute hori gauzatzeko".

Espainiako Gobernuak behin eta berriz esan du ez duela adostuko erreferendumik Katalunian, eta, horren harira, hauxe esan du Torrak: "Ukatzen diguten eskubide oro berriro aldarrikatuko dugu".

Kataluniako presidentearen arabera, "Katalunia katalanek nahi dutena izango da. Ez zalantzarik izan. XXI. mendean gaude, batzuek XIX. edota XVIII. mendera itzuli nahi badute ere. Borroka demokratiko eta baketsu guztiek arrakasta izateko aukera izan behar dute, herritarren gehiengoaren babesa badute. Ez dago herri solidario, ireki, zuzen eta ausart baten askatasun nahia gelditzerik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Diada albisteak Politika Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès albisteak