Politika -

Negoziazioa

Podemosek eskuinei bigarren aukerarik ez ematea espero du PSE-EEk

"Eskuinak hautestontzietara bueltatzeko ideiarekin oso pozik daude, bigarren itzuli bat nahi dute", ohartarazi du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak.

Urte politikoari hasiera emateko PSE-EEren ekitaldia, Bilbon. Argazkia: EFE/LUIS TEJIDO
Urte politikoari hasiera emateko PSE-EEren ekitaldia, Bilbon.
Sanchez presidente izendatuko duten itxaropena agertu du Mendiak

1:17

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unidas Podemosek hauteskunde orokorrak berriz egitearekin "eskuinak ez asebetetzea" espero du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente izendatzeko negoziazioek porrot egiten baldin badute.

Espainian Gobernu berri bat osatzeko negoziazioak hizpide izan ditu Mendiak. EAEko sozialistek urte politikoari hasiera emateko ekitaldia egin dute Bilbon.

"Pedro Sanchezek hauteskunde orokorrak irabazi zituela eta Espainian beste gobernu posiblerik ez dagoela ulertu edo onartu nahi ez duenik badago", kritikatu du sozialisten buruzagiak Unidas Podemosi erreferentzia eginez, baina koalizio morea espresuki aipatu gabe.

"Eskuinak hautetsontzietara bueltatzeko ideiarekin oso pozik daude, bigarren itzuli bat nahi dute", ohartarazi du. "Unidas Podemosek ez asebetetzea espero dut", erantsi duenez.

Mendia. "Sanchezek hauteskundeak irabazi zituen eta Espainian beste gobernu posiblerik ez dago"

Bestalde, Euskadiko 2020rako aurrekontuak aurrera ateratzeko gehiengorik ez dute EAJk eta PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean, ezta proiektu legegilerik onartzeko ere. Horregatik, EAEko egoera politikoa aztertu du Idoia Mendiak.

Zentzu horretan, Eusko Legebiltzarrean akordioetara heltzeko borondatea agertu du Mendiak, eta "jarrera zehazteko" eskatu dio oposizioari. "Legealdi amaieran zer egin nahi duen argitu behar du oposizioak", adierazi du.

Legealdia bukatzeko aukerarekin baikor azaldu da buruzagi sozialista. "Betorik eta bazterketarik gabe" akordioetara heltzeko prest agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Espainiako Gobernua Espainia Idoia Mendia Pablo Iglesias Pedro Sánchez PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak