Politika -
Auzitegi Konstituzionala
Konstituzionalak polizia-gehiegikerien legeen aurkako helegiteak onartu ditu
EAEko eta Nafarroako parlamentuek onartutako legeen aurkako helegitea jarri zuten PPk (EAEn eta Nafarroan) eta Ciudadanosek eta Voxek (Nafarroan).
agentziak | erredakzioa
Auzitegi Konstituzionalak tramitera onartu ditu Eusko Legebiltzarrak eta Nafarroako Parlamentuak onartutako polizia-gehiegikerien legeak. PPk aurkeztu zuen EAEkoaren aurkakoa, eta Ciudadanos eta Vox batu zitzaizkion Nafarroakoaren kasuan.
Legebiltzarrak onartutako legearen aurkako helegitean, PPk argudiatzen du jurisdikzioa ezartzeko gaitasun konstituzionala urratzen duela, Botere Judizialarena delako, eta ez dituela errespetatzen errugabetasun presuntzioa eta babes judizialerako eskubidea.
Bermeen auzitegiak adostu du Diputatuen Kongresura, Senatura, Espainiako Gobernura, Jaurlaritzara eta Legebiltzarrera bidaltzea dokumentazioa, prozesuan sartzeko aukera izan dezaten eta alegazioak aurkez ditzaten. Ebazpenaren txostengilea Candido Conde-Pumpido izango da.
Nafarroakoaren kasuan, PPk, Ciudadanosek eta Voxek salatu dute biktimak eta hiltzaileak nahasten dituela legeak, Estatuko segurtasun indarrak iraintzen dituela, ETA zuritzen duela, eta ETAren biktimen memoria irantzen duela.