Politika -
Presoak
Auzitegi Nazionalak behin-behineko espetxealdia ezarri dio Garikoitz Aspiazuri
ETAko buruzagi ohia datozen hilabeteetan epaituko dute Jose Maria Lidon epailearen hilketa egotzita.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Garikoitz Aspiazu ETAko buruzagi ohia astelehenean utzi zuten Frantziako agintariek Espainiaren esku, Jose Maria Lidon epailearen hilketa egotzita datozen hilabeteetan epaitu dezaten.
Epaiketa egin bitartean, 'Txeroki' behin-behinean espetxeratzea erabaki du gaur Auzitegi Nazionalak. Madrilgo Soto del Real kartzelan sartu dute.
Epaiketan amaitzean, berriro eramango dute Frantziara, han ezarri zioten zigorra bete dezan.
Jose Maria Lidon epailea 2001eko azaroaren 7an hil zuen ETAk, Getxon, emaztea eta bi semeak aurrean zirela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea