Politika -

Iruñea

Sanfermines 78 Gogoan elkarteak plaka berria jarri du monumentuan

Hirugarrenez lapurtu ostean, herri ekimenak jarri du ordezko plaka, baina Foru Gobernuak ipiniko du behin betikoa aurrerago.

Sanfermines 78 Gogoaneko kideak plaka jartzen. Argazkia: Efe
Sanfermines 78 Gogoaneko kideak plaka jartzen. Argazkia: Efe
Sanfermines 78 Gogoaneko kideak plaka jartzen. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sanfermines 78 Gogoan herri ekimenak plaka berria jarri du Gogoan monumentuan, 1978ko sanferminetako poliziaren errepresioaren biktimen omenezko eskulturan, hirugarrenez lapurtu ostean, Iruñean.

Carlos III.a eta Orreaga etorbideek bat egiten duten tokian daude Dora Salazarrek egindako eta herritarrek ordaindutako eskultura eta plaka. Gainera, babestutako elementuak dira, "Nafarroako Memoria Historikoaren lekuak" foru legean erregistratuta baitaude.

"1978ko Sanferminetan pairatutako polizia erasoaren biktimen oroipenean" jartzen du atzo, dozenaka lagunen txalo artean, ezarri zuten plakan.

Amaia Kowasch eta Ramon Contreras herri ekimeneko kideek hartu zuten hitza atzoko ekitaldian, eta esan zuten "eraso sistematiko eta etengabearen" aurkako ekintza bat zela behin behinean plaka jartzea, Foru Gobernuak jarriko baitu behin betikoa.

Hori horrela, eraso horien egileak harrapatzeko eskatu dute. Gogorarazi dute Mikel Arregiren omenezko plaka ere kendu dutela Etxarri Aranatzen, eta horrek agerian uzten duela ez direla "ekintza isolatuak: desmemoria eta ahanztura inposatu nahi dutenen erasoa da, demokraziaren eta askatasunaren aurkako erasoa".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea azken orduko berriak Nafarroa gaur Eguneko albisteak Albisteak Memoria historikoa albisteak