Politika -

Altsasu

Chivite: ‘Gobernu bakar bat bera ere ez du debekatu 2010etik egiten den Ospa Eguna’

“PP zazpi urtez izan da Espainiako Gobernuan, eta UPN bost urtez Nafarroako Gobernuan”, esan du Chivitek. “Nahikoa da erabilera politikoarekin”, gaineratu du.

Maria Chivite, Nafarroako Gobernuko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Maria Chivite, Nafarroako Gobernuko presidentea.
Maria Chivite, Nafarroako Gobernuko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak ostegun honetan azpimarratu duenez, Altsasuko 'Ospa Eguna' 2010. urteaz geroztik ospatzen da, eta inoiz ez dute debekatu, “PPren eta UPNren gobernuek ere ez”.

Nahikoa da erabilera politikoarekin”, esan du Foru Gobernuko presidenteak RNEn egindako elkarrizketa batean.

Chivitek nabarmendu duenez, larunbate honetan Altsasun egingo den ‘Ospa Eguna’ duela hamar urte hasi ziren ospatzen, eta, horrenbestez, PP eta UPN agintean zeudenean ekimen hori ospatu izan dute. “PP zazpi urtez izan da Espainiako Gobernuan, eta UPN bost urtez Nafarroako Gobernuan”, esan du Chivitek. “Berriak ez diren gai hauen erabilera politikoa salatzen ari nahiz beste behin ere”, gaineratu du.

Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, "Foru Gobernuak oso argi dauka bere jarrera, eta Guardia Zibilak zein Espainiako Poliziak Nafarroan egiten duten lana txalotzen du".

Horrez gain, ‘Ospa Egunaren’ “izaerarekin ezta helburuekin ere” ez datorrela bat adierazi du. “Hala ere, demokraziak ezin du ekitaldi bat debekatu, elkarte edo erakunde jakin batek uste duelako parte hartzaileek delitu bat egin lezaketela”.

“Hori bai, Fiskaltza adi egongo da delitu bat dagoen edo egon daitekeen jakiteko helburuarekin, eta epaile batek erabakiko du deliturik dagoen edo ez. Eginkizun hori ez dagokio Nafarroako Gobernuari, baizik eta Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzari. Hala, delitua egon daitekeenaren kasuan, Fiskaltzak neurriak hartuko lituzkeela uste dut, baina ezin du lehenago jardun ", zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP UPN PSN Nafarroa Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua María Chivite