Politika -

Estefania Beltran de Heredia

‘Ertzaintzaren plantillaren erdia baino gehiago izango da lanean G7aren goi-bileran’

Kasu bakoitzean Ertzaintzak jardun behar duen moduan jarduten duela erantzun dio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak ErNE sindikatuari, eta ez dagoela inolako konplexurik ziurtatu du.

Estefania Beltran de Heredia. Argazkia: Radio Euskadi
Estefania Beltran de Heredia. Argazkia: Radio Euskadi
Segurtasun sailak dispositibo berezia jarriko du martxan

1:19

Radio Euskadi | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Biarritzen G7ak egingo duen goi-bilera dela-eta Irun inguruan egon litezkeen istiluen aurrean, "planifikazio ona" egiteko eskatu dio ErNE sindikatuak Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari, "ematen duelako konplexu bat dagoela baliabide guztiak erabiltzeko orduan, errepresioaren iruditik aldentzeko helburuarekin". Beltran de Herediak, gaur erantzun dio eskaera horri: "Ez dago inolako konplexurik. Ertzaintzak jardun behar duen moduan jarduten du kasu bakoitzean, pertsonen askatasunekiko errespetutik".

Halaber, Segurtasun sailburuak azpimarratu du G7aren goi-bilerarako 4.000 ertzain inguru izango direla lanean, plantillaren erdia baino gehiago, alegia. "Mugan jazo daitezkeen gertaera guztiak aurreikusteko, kudeaketarako koordinazio mahai bat sortu dugu Txurdinagako zentroan", jakinarazi du Beltran de Herediak. Ildo horretatik, auto-pilaketarik ez izatea espero duela esan du, "baina errepidean hainbat orduz geldirik egonez gero, auto-gidariei laguntzeko operatibo berezi bat prestatu dugu: ebakuazio-guneak, ibilgailuak erraz ateratzeko bideak eta ura eta janaria banatzeko jarraibideak aurreikusten dituena".

Sailburuak, gainera, ukatu egin du eraso sexisten gorakada dagoenik: "2018ko lehen seihilekoarekin alderatuta, beherakada egon da sexu-abusuei dagokienez". Halaber, Ertzaintzak erasotzaile guztiak atxilotu izana "garrantzitsua" dela esan du.

_____________________________________

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Ertzaintza Euskal Autonomia Erkidegoa Biarritz bideoak Eguneko albisteak Albisteak G7 goi-bilera albisteak