Politika -
Presoak
Presoen kartela kendu du txosnagunetik Gasteizko Udalak
"Maite zaituztegu" mezua idatzita zuen ETAko 19 presoren argazkiak zituen kartel bat agertu zela salatu zuen Covitek asteazkenean.
Agentziak | Erredakzioa
Udal garbiketa zerbitzuek presoen argazkiak zituen pankarta kendu dute Gasteizko txosnagunetik. Asteazkenean agertu zen kartela, Andre Maria Zuriaren jaietan.
ETAko 19 presoren argazkiak eta "Maite zaituztegu" esaldia zituen kartel handi bat agertu zela salatu zuen sare sozialetan Covitek.
Udal langileek, udaltzainek lagunduta, ostegun goizean erretiratu dute pankarta. Ez da istilurik egon.
Udal iturriek asteazkenean esan zuten istilurik egoteko arrisku gutxien zegoenean kenduko zutela kartela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea