Politika -
ELKARRIZKTA
Azkarraga: 'Ongietorriek biktimen mina areagotzen badute, gogoeta bat egin behar da'
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Azkarragak esan du presoen 'etxekoen eta gertukoen pozak' eta 'biktimen minak' talka egitea ekidin behar dela. (Elkarrizketa, jatorrizkoa, gazteleraz)
EITB.EUS
Joseba Azkagarra Sare plataformako eledunak aitortu du espetxetik atera berritan presoei egiten zaizkien ongietorrien inguruko afera "oso konplexua" dela. Horren hitzetan, auzian inplikatutako alde guztien "gogoeta" bat eskatzen du gaiak, betiere begirada "positibo" batetik.
Preso ohiei euren jaioterrietan antolatutako ekitaldiak ez direla "omenaldiak" berretsi du Azkarragak, baina ongietorri horiek "biktimen mina areagotzen badute", horren inguruko "gogoeta" egitea beharrezko dela azpimarratu du. "Etxekoen eta gertukoen pozak" eta "biktimen minak" talka ez egiteko bidezidorrak jorratu behar direla gaineratu du.
Bestalde, elkarbizitzaren bidean, Sare bezalako plataformen lana nabarmendu du, eta "geroz eta sare anitzagoa eta zabalagoa" osatzen dutela ziurtatu. "Gure aldarrikapena ez da politikoa, giza eskubideen kontua da, eta geroz eta herritar gehiagok partekatzen du hori gizartean", zehaztu du.