Politika -

19 urte ETAk hil zuela

Juan Mari Jauregiren oroipeneko ekitaldi isila egin dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan

EAJ, PSE-EE, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP alderdietako ordezkariak izan dira omenaldian. Lore eskaintza eta bost minutuko isilunea egin dute.

Maixabel Lasa eta Ernesto Merino (EH Bildu) omenaldian parte hartzen. Argazkia: EFE
Maixabel Lasa eta Ernesto Merino (EH Bildu) omenaldian parte hartzen
Maixabel Lasa eta Ernesto Merino (EH Bildu) omenaldian parte hartzen. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkariak Juan Mari Jauregiren oroipenez eta bakearen alde elkartu dira ETAk batzarkide izandakoa hil zuela 19 urte bete diren egunean, lore eskaintza eta bost minutuko isilunea egin ondoren. Ekitaldian izan dira Maixabel Lasa, alarguna, eta Maria, alaba, erakundeko Mahaikideekin, Ernesto Merino Batzar Nagusietako lehendakariordea buru zela, eta batzarkide-taldeetako ordezkariekin.

Halaber, Foru Aldundiak ere erantzun du eta Jauregiren oroipen ekitaldian izan dira Markel Olano diputatu nagusia, Denis Itxaso bigarren diputatu nagusiordea, Eider Mendoza diputatu boz emailea, Jose Inazio Asensio Ingurumen diputatua eta Jon Gambra Giza Eskubideetako zuzendaria.

Enrike Ullibarriarana Biktimekiko Politikaren aholkularia ere etorri da Jaurlaritzaren izenean eta baita Tolosako alkatea ere, Olatz Peon. Bestetik, elkarretaratzera inguratu dira Juan Carlos Garcia Goenaren, 1987ko uztailaren 24an GALek hildakoaren, alarguna eta alaba, Laura Martin eta Maider. Eta Batzar Nagusietako langileek ere parte hartu dute ekitaldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa ETA Eguneko albisteak Albisteak