Politika -

Inbestidura

Felipe VI.ak denbora emango die alderdiei, eta ez du oraindik bilera sortarik deituko

Espainiar Estatuko buruak talde parlamentarioetako liderrekin bilera errondarik ez deitzea erabaki du, negoziatzeko denbora izan dezaten.

Erregea eta Kongresuko presidentea. Argazkia: EFE
Erregea eta Kongresuko presidentea.
Erregea eta Kongresuko presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felipe VI.ak ez du momentuz Espainiako Gobernuko presidente izateko hautagaiekin bilera errondarik hasiko, inbestidura berri batean hautagai izango dena aukeratzeari begira "alderdi politikoek beharrezkotzat hartzen dituzten mugimenduak egin dezaten".

Errege Etxeko komunikatu batek eman du erabakiaren berri. Lehenago, Meritxell Batet Diputatuen Kongresuko presidenteari esan dio Zarzuelako jauregian, bera arrakastarik izan ez zuen Pedro Sanchezen inbestiduraren berri ematera joan denean.

Edozein kasutan, Erregeak beste bilera erronda bat deitzeko asmoa du, bi hilabeteko epea bukatu baino lehen.

Irailaren 23ra arte

Espainiako Konstituzioaren 99. artikuluaren arabera, huts egindako lehenengo bozketatik zenbatzen hasita, uztailaren 23tik, asteartea, bi hilabeteko epea dago norbaitek presidentea izateko babesa lor dezan Kongresuan.

Beraz, irailaren 23ra arte inork ez balu lortuko, automatikoki hauteskundeak deituko liratake, azaroaren 10erako.

Epe horiek kontuan izanda, bilera erronda irailaren 15ean egin beharko litzateke, inbestidura saio berri bat deitzeko denbora izateko.

Horrela ez bada, Estatuko buruan, bileren bitartez, inor inbestitzeko aukerarik ez dagoela ikusiko luke, eta berriz egingo lirateke hauteskunde orokorrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Espainiako Felipe VI.a Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak