Politika -

INBESTIDURA SAIOA

Bere abstentzioa ez dela 'txeke zuri bat' ohartarazi dio EH Bilduk Sanchezi

Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuaren esanetan, Estatuaren egiturazko arazoak konpontzeko aukera bat da.

Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatua Pedro Sanchezen inbestidura saioan egindako hitzaldian. EFE
Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatua Pedro Sanchezen inbestidura saioan egindako hitzaldian
Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatua Pedro Sanchezen inbestidura saioan egindako hitzaldian. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak Pedro Sanchezen inbestiduraren bigarren egunean egin duen hitzaldian, gaurko bozketan bere koalizioa abstenitu egingo dela iragarri du. Horren esanetan, Sanchezi "ezetz esateko sobera arrazoi" dituzte, baina abstenitu egingo dira. Ohartarazi duenez, EH Bilduren abstentzioa "ez da txeke zuri bat", Estatuaren egiturazko arazoak konpontzeko aukera bat baizik. Mozal legea eta lan erreforma indargabetzea eta erabakitzeko eskubidea ahalbidetzea aipatu ditu arazo horien artean.

EH Bildu pairatzen ari den "apartheid politikoa" salatu du Mertxe Aizpuruak, eta EH Bildu udaletako lehen indarra eta Euskal Herriko bigarren indarra dela azpimarratu du. Horren harian, EH Bildu zentsura mozioa aurrera ateratzeko eta aurreko legegintzaldian Sanchezen dekretu sozialak onartzeko erabakigarria izan zela gaineratu du. Halaber, iraganean PSOErekin, PPrekin eta EAJrekin akordioak lortu dituztela gogoratu du.

Aizpuruaren ustez, "Estatu espainiarrak krisi sistematikoa du, berdintasunik eza gizarte alorrean", eta Estatuaren arazoen artean pentsioen sistema, langabezia, prekarietatea eta lurralde ereduaren krisia aipatu ditu.

Bestalde, "plurinazionalitaterik gabe ez da Estatuan demokrazia osorik egongo", nabarmendu du. Estatuaren elkarrizketaren, negoziazioaren eta demokraziaren bidez soilik konpon daitezkeela esan du, eta euskal herritarrek eta katalanek Estatuarekin izan nahi duten harreman eredua erabaki behar dutela, "elkargunerik ezean" ezegonkortasuna eta gatazka ez direla gaindituko iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PSOE Espainiako Gobernua Alderdi politikoak albisteak Pedro Sánchez argazkiak EH Bildu Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak