Politika -

Inbestidura

JxCatek Pedro Sanchezen aurkako botoa emango du

"Eztabaida entzunda eta hautagaiaren aurrekariak ikusita, Pedro Sanchezen inbestidurari ez", esan dute Josep Rullek, Jordi Turullek eta Jordi Sanchezek.

Laura Borras JxCateko diputatua Kongresuan. Argazkia: EFE/ Kiko Huesca
Laura Borras JxCateko diputatua Kongresuan.
Laura Borras JxCateko diputatua Kongresuan. Argazkia: EFE/ Kiko Huesca

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako jarduneko gobernuburu eta presidentegai sozialistaren aurkako botoa emateko asmoa du JxCatek, zenbait diputatuk Twitter sare sozialean iragarri dutenez.

Jaume Alonso-Cuevillas JxCateko diputatuaren hitzetan, Pedro Sanchezen inbestidurari ezezkoa ematea erabaki dute "aho batez", eta gauza bera egiteko eskatu dio ERCri.

Josep Rullek, Jordi Turullek eta Jordi Sanchezek kartzelatik honako txioa zabaldu ondoren esan dute: "Askok gutaz hitz egin dute, baina gurekin hitz egin gabe".

"Orain guk hitz egingo dugu: eztabaida entzunda eta hautagaiaren aurrekariak ikusita, Pedro Sanchezen inbestidurari ez", adierazi dute. Quim Torra Generalitateko presidenteak mezua birtxiokatu du.

Hiru espetxeratuen mezua Carles Puigdemont Kataluniako Gobernuko presidente ohiak ere partekatu du, eta erabakia babestu du: "Oso ondo".

Botoa Sanchezen hitzaldia eta Kataluniarentzako proposamenak entzun ondoren erabakiko zuela esan zuen JxCatek astelehen goizean, eta presidentegaiak hitzaldia bukatu ondoren eman du erabaki horren berri. Inbestidurako eztabaidak astearte honetan jarraituko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Katalunia Politika Espainiako Gobernua Espainia Alderdi politikoak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Junts per Catalunya gaur