Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Roberto Uriarte: 'Lan eta Ogasun ministerioak kontrolatzea garrantzitsua da'
Unidas Podemosen diputatuak azaldu duenez, sailen banaketa botoen edo eserlekuen arabera erabaki behar ote den negoziatzen ari dira bi alderdiak.
Radio Euskadi | Erredakzioa
Pedro Sanchezen balizko gobernu batean Unidas Podemosek Lan eta Ogasun ministerioak kontrolatzea nahiko lukeela esan du Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatuak. Horren hitzetan, koalizio morearen proposamenak "anbizio handikoak dira, eta PSOE kontserbadoreagoa izaten ari da".
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, Unidas Podemosen ustez "garrantzitsua da Lan eta Ogasun ministerioak kontrolatzea. Ikuskaritzak aztertzeko, eta zordunek zergak ordain ditzaten. Horrela Europako iparraldeko estatuen parean jarriko ginateke". Horren gain, Ingurumen Ministerioa ere begiko dutela aitortu du Uriartek, eta Juantxo Lopez de Uralderen izena aipatu du ministrogai moduan.
Uriarteren esanetan, negoziazioetan sailen banaketa zeren arabera egin behar den dute eztabaidagai nagusi: botoen edo eserlekuen arabera (lehenengoak Podemosi egiten dio mesede). Koalizio moreko diputatuak aitortu du "azken unera arte" ez dela ezertxo ere "itxita" egongo, baina ondo legokeela "lehen bozketa baino lehen akordio bat izatea".
Pablo Iglesiasi ezarritako betoa gorabehera, euskal diputatuak esan du negoziazioek ez dutela ukitu pertsonalistarik: "Eztabaida sakonagoa da".
___________________________
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.