Politika -

Inbestidura

'Espainia hautsi nahi dutenen gustukoa' da PSOE-Podemos Gobernua, Alonsoren ustez

PPren buruzagiak esan du EAJk horregatik emango diola babesa. Bestalde, Marotok esan du PPk "Espainia modernoa eta batua" eskaintzen duela.

Alonso, Gasteizen, gaur. Argazkia: Efe
Alonso, Gasteizen, gaur. Argazkia: Efe
Alonso, Gasteizen, gaur. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Alonso PPren EAEko presidenteak Pedro Sanchezi eskatu dio gogoeta egiteko, PSOE eta Unidas Podemosen koalizio Gobernua "Espainia hautsi nahi duten horien gustukoa" dela eta.

Alonso 'Miguel Angel Blanco Udako Eskola'n izan da gaur, Gasteizen, eta Javier Maroto PPren Antolakuntza idazkariordea eta Marimar Blanco diputatu, Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidente eta ETAk hildako zinegotziaren arreba ere bertan izan dira, beste batzuen artean.

Astelehenean hasiko den inbestidura saioa izan du hizpide Alonsok, eta "ardura" eskatu dio hautagai sozialistari. "Nazioa suntsitu" nahi dutenen "gustukoa" den gobernua osatzearen egokitasunaz gogoeta egiteko ere esan dio.

"Ezin gaitu sartu bide horretan", adierazi du Alonsok, PSOE-Unidas Podemos koalizio gobernua osatzen bada EAJ "boligrafoarekin atzetik" joango dela kritikatu aurretik.

Bestalde, Javier Maroto PPren Antolakuntza idazkariak esan du inbestidura eztabaidan "bi eredu" jarriko dituztela aurrez aurre: "Pedro Sanchezek merkeegi saldu nahi duen Espainia, eta PPk nahi duen Espainia moderno eta batua".

Bestalde, Mari Mar Blancok txalotu egin du presoen harrera ekitaldietarako zigorrak gogortzeko proposamena, "terrorismoaren biktimak umiltzea" galaraziko duela iritzi diolako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi Sozialista Albisteak Alderdi Popularra Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Pedro Sánchez PP Araba Eguneko albisteak Albisteak Alfonso Alonso berriak Podemos