Politika -
Inbestidura
PSOEk eta Podemosek ez dute akordiorik lortu Errioxan Gobernua osatzeko
Sozialistek Unidas Podemosekin goizean abiatutako bileratik alde egin dute inbestidurarako akordioa lortu barik.
Agentziak | Erredakzioa
Errioxan Gobernua osatzeko Unidas Podemosekin goizean abiatutako bileratik alde egin du PSOEk; laster, Concha Andreu hautagai sozialista presidente inbestitzeko bigarren bozketa egingo dute.
PSOEko eta Unidas Podemoseko iturriek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez, 20 minutuko bilera egin ostean, sozialistek bileratik alde egin dute, alderdi biek aurreko eguneko jarrerei eutsi baitiete.
Atzo (asteazkena) hasi eta akordiorik gabe amaitutako bileraren jarraipena izan da gaurkoa. Andreuk gehiengo sinplea behar du presidente izateko; eta, horretarako, Raquel Moreno Podemoseko diputatuaren botoa lortu behar du derrigorrez.
PSOEk bi kontseilariordetza eta zuzendaritza nagusi bat eskaini die Podemosekoei, baina Romerok eskaintza hori ukatu du, Gobernu Bileran egon nahi baitute.