Politika -

Nafarroa

Ahal Duguk koalizio gobernua osatu nahi du Nafarroan

Nafarroako Ahal Duguren zuzendaritzak aho batez erabaki du Foru Gobernu berrian kontseilari propioak izan nahi dituela.

Nafarroako Ahal Duguko Mikel Buil eta Ainhoa Aznarez. Artxiboko argazkia: EFE
Mikel Buil eta Ainhoa Aznarez artxiboko argazki batean.
Nafarroako Ahal Duguko Mikel Buil eta Ainhoa Aznarez. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Ahal Duguren Koordinazio Kontseiluak ezinbestekotzat jo du Foru Gobernu berrian alderdi horretako kontseilariak izatea. Aho batez hartu du erabakia Ahal Duguren Koordinazio Kontseiluak.

PSN, Gero Bai eta Ezkerrerarekin datorren legealdirako aurre-akordioa sinatuta eta Maria Chiviteren balizko gobernuaren egitura ezagututa, Ahal Duguk Gobernu horretan kontseilariak izan nahi dituela erabaki du.

Hauteskundeetako emaitzak aintzat hartuta, Nafarroako gizarteak "koalizio gobernuen eta alderdi politiko ezberdinen arteko akordioen aldeko apustua" egin duela uste du Ahal Duguk.

"Hasieratik esan dugu zer, nola eta norekin zehaztu behar zela lehendabizi eta horren ondotik erabakiko dugula legealdirako ituna berrestea edo ez", erantsi dute ohar batean.

"Une honetan nola egin nahi dugu erabaki behar dugu eta uste dugu ezinbestekoa dela Gobernu berria Ahal Duguko kontseilariak izatea", azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Podemos Ahal Dugu Nafarroa