Politika -

Bilbo

Voxen ekitaldi baten aurkako protestetan atxilotutakoak irailean epaituko dituzte

Atxilotutakoek eta Bilboko hainbat elkartek prentsaurrekoa eskainiko dute bihar xehetasunak emateko.

Ertzaintzaren agenteak protestan ziren manifestarien aurrean, apirilean. Argazkia: EFE
Ertzaintzaren agenteak protestan ziren manifestarien aurrean.
Ertzaintzaren agenteak protestan ziren manifestarien aurrean, apirilean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Voxek Bilboko Euskalduna Jauregian apirilean egin zuen ekitaldiaren kontra izandako protestetan atxilo hartutako bost pertsonak irailean epaituko dituzte, atxilotuek beraiek jakinarazi dutenez.

Bost atxilotuek eta Ernai, Sare Antifaxista eta Bilboko Mugimendu Feminista elkarteek prentsaurrekoa eskainiko dute bihar, uztailak 17, xehetasun gehiago emateko.

Ohar batean gogorarazi dutenez, Voxek hainbat ekitaldi politiko antolatu zituen apirilaren 13an "Euskal Herriko hainbat lekutan, tartean Euskalduna Jauregian". Horren aurrean, "hainbat herri elkarte eta mugimenduk mobilizazioa deitu zuten Euskal Herri antifaxista bat aldarrikatzeko".

Ertzaintzak bost lagun atxilotu zituen Euskalduna Jauregiaren inguruan izandako istiluetan parte hartzea egotzita. Agenteek hainbat karga egin zituzten. Horietan, 19 urteko emakume bat zauritu zuten foamezko jaurtigai batekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo Ertzaintza Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak Vox