Politika -

Biktimak

Jose Javier Mugica ETAk hil zuen UPNko zinegotzia omendu dute Leitzan

Seme-alabek eta emazteak Miguel Sanz regionalisten buru ohia eta Jorge Esparza Antolakuntza idazkaria izan dituzte aldamenena, besteak beste.

Omenaldia Jose Javier Mugicari, Leitzan. Argazkia: EITB
Omenaldia Jose Javier Mugicari, Leitzan. Argazkia: EITB
Omenaldia Jose Javier Mugicari, Leitzan. Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Javier Mugica ETAk hil zuen UPNko Leitzako zinegotziaren senide eta lagunek omenaldia egin diote hilketaren 18. urteurrenean.

Zinegotzi erregionalistaren emazteak eta seme-alabek Miguel Sanz alderdiaren buru ohia, Jorge Esparza Antolakuntza idazkaria, Sergio Sayas diputatua eta Alberto Catalan senataria izan dituzte alboan, besteak beste.

Era berean, Jose Luis Aresti Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria eta Amelia Salanueva PPren senataria ere bertan izan dira.

Biktimaren omenez jarritako plakaren ondoan egin dute omenaldia, "askatasuna, justizia eta bakea" defendatzeagatik hil zutela dioen lekuan.

Lore-sortak jarri dituzte leku horretan UPNren, Terrorismoaren Biktimen Elkartearen eta Juventudes Navarraren izenean.

Ekitaldiarekin, UPNk Mugicaren eta biktima guztien "memoria, egia, justizia eta duintasuna" defendatu nahi izan du, Twitterren azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika UPN Gaurko albisteak Nafarroan ETA gaur Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak