Politika -

ETA-k hil zuen 1997an

PPk Miguel Angel Blancori omenaldia egin dio Ermuan

Terrorismoaren biktimen oroitarriaren aurrean egin dute ekitaldia. Lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute.

ETAk Miguel Angel Blanco zinegotzia bahitu eta hil zuen duela 22 urte. Argazkia: EFE/Luis Tejido
ETAk Miguel Angel Blanco zinegotzia bahitu eta hil zuen duela 22 urte.
PPk Miguel Angel Blancori omenaldia egin dio Ermuan

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia 1997an hil zuen. Bizkaiko Alderdi Popularrak omenaldia egin dio ostiral honetan Ermuan. Mari Mar Blanco haren arrebak parte hartu du ekitaldian. Era berean, Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidentea, Raquel Gonzalez Bizkaiko PPren presidentea, Diego Gago Nuevas Generacioneseko presidentea eta Javier Sanchez (PP) Ermuko zinegotzia bertan izan dira.

Terrorismoaren biktimen oroitarriaren aurrean egin dute ekitaldia. Lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute.

Mari Mar Blancok salatu duenez, "eraso terrorista bakoitza gaitzetsi, egindako kaltea onartu eta barkamena eskatu gabe jarraitzen dutenak erakundeen kontrola bereganatzen ari dira, orain ez urte asko askatasunaren eta elkarbizitza demokratikoaren alde esku zuriak altxatzen zituztenen botoei esker".

"Askatasunean bizi nahi zuen jendea eta pertsona errugabeak hiltzen zituzten bitartean, gizartearen zati batek ezer ere ez egitea eta beste alde batera begiratzea erabaki zuen", gogorarazi du Blancok. "Nire anaiak ez zuen gizarte horretan bizi nahi", azpimarratu du.

"Urteak eman genituen, baina lortu zuen, guztien artean ETA garaitzea lortu genuen, gure gizalegearekin, batez ere terrorismoaren biktimen aldetik; sekula ez dugu mendekua eta errebantxa erabili, Zuzenbidezko Estatuan konfiantza izan dugu, eta hark ETA garaitu du; ez diogu ETAri ezer zor eta ezin dugu ezertan etsi", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Ermua ETA Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak