Politika -

Inbestidura

Koalizio gobernua ala kolorebakarra nahi duten galdetu die Podemosek alderdikideei

Podemos alderdiko kideek ondorengo galdera erantzun beharko dute: Nola bozkatu behar dute Podemoseko diputatuek hamahirugarren legealdiko inbestidura saioan?

Noelia Vera Podemoseko bozeramailea. Argazkia: EFE
Noelia Vera Podemoseko bozeramailea
Noelia Vera Podemoseko bozeramailea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemosek ostiral honetan iragarri du gaurtik hasita eta uztailaren 18ra arte kontsulta egingo dutela, alderdikideek zein gobernu mota nahiago duten jakiteko: koalizio gobernua ala kolorebakarra (Pedro Sanchezek proposatzen duen bezala).

Prentsaurreko batean, Noelia Vera Podemoseko bozeramaileak azaldu du galdera bakarra egingo dutela alderdiko kideen artean, eta bi erantzun posible soilik izango dituztela.

Galdera ondorengoa izango da: "Nola bozkatu behar dute Podemoseko diputatuek hamahirugarren legealdiko inbestidura saioan?"

Lehenengo aukera: "Sanchez presidente izendatzeko beharrezkoa da erabateko akordioa lortzea, betorik gabekoa, zeinetan koalizioko indarrek botoen araberako ordezkaritza izango duten"

Bigarren aukera: "Sanchez presidente izendatzeko, dela aldeko botoarekin, dela abstentzioarekin, nahikoa da sozialistek egindako proposamenarekin; hots, PSOEk soilik diseinatutako gobernu batekin, betiere, gobernuaren mende dauden maila administratiboetatik lagunduta eta akordioak lortuta".

Verak adierazi du aukera biak "argiak, gardenak eta zintzoak" direla, eta Sanchezekin eta PSOEko zuzendaritzarekin izandako elkarrizketetan hitz egindakoa gauzatzen dutela.

Gainera, azaldu du Unidas Podemosen asmoa dela negoziatzen jarraitzea, eta mahai "ofizialago" batean esertzea.

Halaber, onartu du alderdi moreak tarte bat emango diola PSOEri nahi duen estrategia lan dezan. Hori bai, uztailean inbestidurarik egon ezean, mugimenduren bat espero dute alderdi sozialistaren aldetik, Podemosek ez baitu jarrera aldatuko.

Ildo horretan, Verak gogorarazi du Unidas Podemosek askotan eman duela amore, erantzunik jaso ez duten arren, eta "koalizio gobernu aurrerakoi eta egonkor baten alde" egin du, berriro ere.

Azkenik, galdeketari buruz esan du Sanchezek ere gauza bera egin beharko lukeela, hau da, militanteei zer nahi duten galdetu beharko liekeela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Espainiako Gobernua Pablo Iglesias Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak