Politika -
Negoziaketak
Odon Elorza: 'Hauteskundeak azarora aurreratzea onartezina izango litzateke'
Diputatu sozialistak negoziaketa zaila dela onartu du, baina egoera gainditzeko ahalegina egin behar dela uste du.
PSOE eta Unidas Podemosen arteko negoziaketak egoera zail batean aurkitzen direla adierazi du Odon Elorza diputatu sozialistak. Elkarrekiko mesfidantza gainditu behar dutela uste du, gizarteak ez bailituzke bigarren hauteskunde batzuk ulertuko.
Bere aburuz, besteak beste, gaiei heldu zaien ordena okerraren ondorioz egin dute huts negoziaketek. Horrelako ezaugarriak dituen negoziaketa alde programatikotik hasi beharko litzatekeela adierazi du, zein puntutan bat datozen aztertzeko eta gero formula egokiena erabakitzeko.
66 parlamentari sozialistek Mariano Rajoyren inbestidura ahalbidetu zuten 2016an. Orain modu berean jarduteko eskatu dute PPko diputatuei idatzitako gutunean. Odon Elorzak gutuna estrategia bat dela uste du, PPk eta Ciudadanosek estatu erantzukizunez jarduteko. Hala ere, 2016ko abstentzioa ez zela PSOEren historiako garairik hoberena izan uste du.