Politika -

Presoak

Auzitegi Nazionalaren beste euro-agindu bat jaso du Josu Urrutikoetxeak

Guztira, Josu Urrutikoetxearen aurkako bina euro-agindu eta estradizio eskari igorri ditu Auzitegi Nazionalak.

Josu Urrutikoetxea artxiboko irudi batean. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Josu Urrutikoetxea artxiboko irudi batean.
Josu Urrutikoetxea artxiboko irudi batean. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Fiskaltzak Auzitegi Nazionalak helarazitako bigarren euro-agindu baten berri eman dio Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagi historikoari, EFE agentziak zabaldu duenez. Oraingoa herriko tabernen auziari lotutakoa da.

Datorren uztailaren 17an Parisko Apelazio Auzitegira joan beharko du eta orduan ezarriko dute euro-agindua aztertzeko saioaren data.

Aurrez, Auzitegi Nazionalaren beste euro-agindu bat jakinarazi zioten, gizateriaren aurkako krimenak egotzita. Halaber, bi estradizio eskaera jaso ditu: bata,  1987an Zaragozako Guardia Zibilaren kontra ETAk egin zuen atentatuagatik, eta bestea, Michelin enpresako zuzendari baten hilketagatik.   

Agindu guztiak jakinarazi ostean, Urrutikoetxea aske uzteko demanda aurkeztuko zutela adierazi zuten haren abokatuek.

Urrutikoetxea maiatzaren 16an atxilotu zuten Frantziako Alpeetako herri batean. Gerora aske utzi zuten, baina Auzitegi Nazionalak egindako eskaerak direla eta, berriro espetxeratu zuten.

Frantzian bi auzi ditu. Ihesean zegoela zortzi eta zazpi urteko kartzela-zigorrak ezarri zizkioten, baina orain epaiketak errepikatzea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Presoak Frantzia ETA Eguneko albisteak Albisteak