Politika -

Iruñea

EH Bilduk epaitegietara eraman du txupinazoan ikurrinaren inguruan izandako liskarra

Ildo horretan, Joseba Asironek gogor kritikatu du Enrique Maya Iruñeko alkatearen jarrera, alboko balkoian ikurrina ateratzeko eskubidea dutela iritzita.

Joseba Asiron, gaur, Iruñean. Argazkia: EiTB.
Joseba Asiron
Joseba Asiron, gaur, Iruñean. Argazkia: EiTB.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean sanferminetako txupinazoan gertatutakoari buruz mintzatu da astelehen honetan Joseba Asiron Iruñeko alkate ohia, eta aurreratu du salaketa jarriko dutela Maider Belokik jasotako erasoagatik. EH Bilduko zinegotzia bortizki bultzatua izan zen ikurrina balkoira ateratzen saiatu zenean.

Hori dela eta, ospitalean artatu zuten, eta bi besoetan indarra galdu omen du, kontraktura muskular handi baten ondorioz. Hain zuzen ere, sendagileen parte hori auzitegira igorri dutela.

Ildo horretan, Enrique Maya Iruñeko alkatearen jarrera gogor kritikatu du Asironek: "Ikurrina geurea den zerbait da. Uste dugu badugula eskubidea alboko balkoi batean eta modu ez ofizialean ikurrina erakusteko", esan du.

"Horrek modu bortitz batean jokatzera gonbidatzen bazaitu, faxismoaren barruan zaudela esan nahi du", gaineratu du.

Mayak, aitzitik, botoekin lortzen ez duena "indarrez" bilatzea leporatu dio EH Bilduri, eta Joseba Asiron jo du igandean jasotako irain, oihu eta txistuen erantzule.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñeko bideoak Gaurko albisteak Nafarroan Enrique Maya Sanferminak Iruñean EH Bildu Nafarroa EH Bildu Iruñea Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala azken ordukoa