Politika -

GOBERNU OSAKETA

Sanchezek 'kosta ahala kosta' presidente izan nahi du, Iglesiasen esanetan

Koalizio morearen ustez, PSOEk 'nola edo hala' atera nahi du aurrera inbestidura, 'programa edozein dela ere'. Pedro Sanchez uztailean presidente izendatzearen alde agertu da.

Pablo Iglesias Unidas Podemoseko buruzagia, udako ikastaro batzuen inaugurazio ekitaldian. EFE
Pablo Iglesias Unidas Podemoseko buruzagia, udako ikastaro batzuen inaugurazio ekitaldian
Pablo Iglesias Unidas Podemoseko buruzagia, udako ikastaro batzuen inaugurazio ekitaldian. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak "kosta ahala kosta" presidente izan nahi du, "programa edozein dela ere", Pablo Iglesias Unidas Podemoseko buruzagiak astelehen honetan ziurtatu duenez.

Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan Iglesiasek adierazi duenez, PSOEk inbestidura "nola edo hala atera nahi du aurrera inbestidura, programa edozein dela ere". Haren esanetan, baten batek PPrekin eta Ciudadanosekin negoziatu nahi badu eta, aldi berean, "guri laguntza eskatzen badigu" badirudi ez zaiola programa interesatzen. Gaineratu duenez, benetan interesatzen zaiona, kosta ahala kosta, presidente izan nahi du, programa edozein dela ere.

Koalizio morearen hitzetan, "etxerako lanak" uztailean egitea eta irailerako ez uztea da onena.

Astearte honetan Pedro Sanchezekin egingo duen bileran, "akordio integral" bat proposatuko dio, programak, gobernu taldeak eta legegintzaldirako egonkortasuna barne hartuko dituena.

Unidas Podemosi aurkezteko 'proposamen zehatza' adostuko du PSOEko Batzorde Exekutibo Federalak

PSOEren Batzorde Exekutibo Federalak bilera egingo du gaur goizean, Pedro Sanchezen inbestidurara begira zein jarrera hartu erabakitzeko. Zehazki, Pedro Sanchezek bihar Pablo Iglesiasekin egingo duen bilerara eramango duen "proposamen zehatza" adostuko du gaurko zuzendaritza bilerak.

Iturri sozialisten esanetan, "behin betiko pausoa" izango da biharkoa. Aurrez, hiru arlotan "kooperazio gobernua" osatzea proposatu zion PSOEk Unidas Podemosi: arlo parlamentarioan, arlo programatikoan eta arlo instituzionalean.

Gaurko batzarrean, Espainiak aurre egin beharreko "erronka" nagusiak aztertuko dituzte eta horren baitan egingo dute proposamena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi Sozialista Espainiako Gobernua bideoak Pablo Iglesias albisteak Pedro Sánchez albisteak Eguneko albisteak Albisteak Podemos bideoak