Politika -
Espainiako Gobernua
Inbestidura estrategien menpe ezin dela egon erantzun dio Sanchezek Iglesiasi
Espainiako jarduneko Gobernuak haien "helburu politikoak" argitzea eskatu dio Unidas Podemosi.
agentziak | erredakzioa
Carmen Calvo Espainiako jarduneko Gobernuko presidenteordeak Pablo Iglesiasek gaur, asteazkena, argitaratutako artikulurari erantzun dio. Calvoren esanetan, inbestidura ezin da "taktiken, erronka ezta estrategien" menpe egon. Bide batez, haien "helburu politikoak" zeintzuk diren argitzea eskatu dio Unidas Podemosi.
Madrileko Unibertsitateko udako ikastaroak inauguratu aurretik egindako adierazpenetan Calvok esan duenez, "uztailan gobernua martxan egotearekin zerikusia duen edozer gauza ezin da taktikaren menpe egon", aldiz, "helburu politikoak aurrean jartzeko zintzotasunak eta seriotasunak" gidatu behar du jarduna.
Jarduneko presidenteordeak, hala, Unidas Podemosen "helburu politiko nagusiak" zeintzuk diren argitzeko dei egin dio Pablo Iglesiasi, azken horrek La Vanguardian idatzitako artikuluari erantzunda. Era berean, herrialdearen beharrizanei "zer nolako erantzunak" eman zakizkiokeen adierazteko eskatu die.
"Lehentasunak zeintzuk diren jakin nahi dugu, politikaz hitz egin nahi dugu eta, hortik aurrera, administrazioan eta erabaki politikoetan parte har dezaketela uste dugu", gaineratu du.
Halaber, ziurtatu duenez, Gobernua "baikor dago", hilak 23an inbestidura onartzeko, eta gogorarazi du Sanchezen aurreko agintaldian hiritarrek "gobernua" eta "etorkizuna" "egon dela antzeman dute", PSOEk 84 diputatu izan eta "beste indar batzuek oztopoak jarri" arren.