Politika -

Omenaldia

Terrorismoaren biktimak omendu dituzte Diputatuen Kongresuan

EH Bilduk lehen aldiz hartu du parte Kongresuak ETAren nahiz beste erakunde batzuen biktimak oroitzeko antolatzen duen ekitaldian.

Jon Iñarritu izan da EH Bilduren ordezkaria terrorismoaren biktimen aldeko omenaldian. Argazkia: EFE
Jon Iñarritu izan da EH Bilduren ordezkaria terrorismoaren biktimen aldeko omenaldian.
Jon Iñarritu izan da EH Bilduren ordezkaria terrorismoaren biktimen aldeko omenaldian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuak terrorismoaren biktimak omendu ditu. 2010eko ekainaren 27an egin zuten lehendabiziko ekitaldia eta harrezkero urtero oroitzen dituzte ETAren, jihadismoaren nahiz beste erakunde armatu batzuek eragindako biktimak Beheko Ganberan.

EH Bilduk lehen aldiz hartu du parte omenaldi horretan. Jon Iñarritu izan da koalizio soberanistaren ordezkaria Kongresuan. Indarkeriaren biktimak gogoratzeko isilunean izan da Iñarraitu, baina hitzartzeetan ez, ekimena integratzailea eta eraikitzailea ez dela uste baitu EH Bilduk.

Omenaldia Meritxell Batet Kongresuko presidenteak zuzendu du. Talde parlamentario guztietako ordezkariak izan dira, baita biktimen elkarte ezberdinetako kideak ere.

Dignidad y Justicia elkarteak azken unean Kongresura ez joatea erabaki du, bart TVEk Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia elkarrizketatu izana gustatu ez zitzaiolako. Covite elkarteak ere ez du parte hartu, EH Bildu dagoen ganbera batek zilegitasuna ez duela iritzita.

Horrez gain, Espainiako Gobernuko ministroak edo Botere Judizialeko ordezkariak ere izan dira ekitaldian.

Homenaje a las víctimas del terrorismo en el Congreso de los Diputados

(Kongresuko diputatuak omenaldian. Argazkia: EFE)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak