Politika -

Euroaginduak

Frantziak urriaren 16ra atzeratu du Urrutikoetxearen aurkako euroaginduaren auzia

Hasiera batean, aske uzteko eskaera asteazken honetan aztertzea espero zen, baina Pariseko Auzitegia euroaginduen berri ematera mugatu da.

Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagi historikoa atxiloketaren unean. Irudia: Agentziak
Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagi historikoa atxiloketaren unean.
Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagi historikoa atxiloketaren unean. Irudia: Agentziak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Gizateriaren aurkako krimenegatik" Espainiaratzeko euroaginduen berri eman dio Pariseko Apelazio Auzitegiak Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagi historikoari, eta urriaren 16rako berriz deitu du horiek aztertzeko. Honenbestez, Auzitegiak ez du aske uzteko eskaria aztertu, nahiz eta abokatuek asteazken honetan bertan aurkezteko asmoa izan.

Iturri juridikoek jakitera eman dutenez, saio labur batean, "gizateriaren aurkako krimenengatik" Espainiako Justiziaren atxiloketa eskaeraren berri eman dio Auzitegiak Urrutikoetxeari. ETAko buruzagi ohiak eskakizuna errefusatu du.

Horregatik, urriaren 16rako saio berri bat deitu du aretoak, 14:00ak aldera, Espainiaren atxiloketa agindua aztertzeko.

Hasiera batean, behin-behinean aske uzteko eskaera asteazken honetan aztertzea espero zen, baina Pariseko Auzitegia euroaginduen berri ematera mugatu da. Askatasun eskakizuna gaur bertan egiteko asmoa dute presoaren abokatuek. Epaileek 15 eguneko epea dute erabaki bat hartzeko, eta saio berri bat egiteko.

Auzitegiak Urrutikoetxea osasun arrazoiengatik behin-behineko askatasunean uztea erabaki zuen ekainaren 19an, baina kautelazko neurriekin eta kontrol judizialpean.

Ordu batzuk geroago, ETAko buruzagi ohia La Santeko espetxetik ateratzen ari zenean, berriz atxiki zuten, Auzitegi Nazionalak igorritako lau estradizio aginduetan oinarrituz.

Horrela, urriaren 16an beste saio bat izango da. Orduan Espainiaren estradizio aginduak kontuan izango dituzte.

Urrutikoetxea maiatzaren 16an atxilotu zuten Frantziako Alpeetan, 17 urte ihes eginda eman ondoren. Auzitegi Gorenak 2002an auzipetu zuen Zaragozako atentatuagatik. Erasoan 11 pertsona hil zituzten, horietako sei umeak.

ETAko buruzagi historikoak Frantzian ere auziak zabalik ditu; izan ere, bi sententziaren aurkako helegiteak aurkeztu zituen. Zazpi eta zortzi urteko espetxe-zigorrak ezarri zizkioten, ihes eginda zegoenean. Atxilotu zutenean, bi ebazpenak errekurritu zituen presoaren defentsak. Ondorioz, bi prozedurak berriro errepikatu beharko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Paris Presoak Frantzia ETA Eguneko albisteak Albisteak