Politika -

Nafarroako Parlamentua

Aniztasunaren erakusgarri den Mahaia inoiz ezin da immorala izan, Hualderen esanetan

Nafarroako Parlamentuko presidenteak PP eta UPNko presidenteei erantzun die, sozialistek eta EH Bilduk akordio "immorala" sinatu dutela esan baitute ostiral honetan.

Unai Hualde. Argazkia: EFE
Unai Hualde
Unai Hualde. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentearen esanetan, "aniztasunaren erakusgarri den Mahaia inoiz ez da immorala; herritar nafarrek hautetsontzietan aukeratu baitute".

Hualdek PP eta UPNko presidenteei erantzun die, sozialistei eta EH Bilduri Parlamentuko mahaikideak aukeratzeko akordio "immorala" sinatu izana egotzi baitiete ostiral honetan.

Pablo Casado PPko presidenteak Nafarroako Parlamentura gaur egindako bisitaren harira, Hualdek esan du ez zekiela etorriko zenik, eta horrenbestez, kortesiaren ikuspuntutik, nahiko maila apala erakusten duela uste du Hualdek.

Pablo Casado eta Javier Esparza Nafarroako Parlamentuan bildu dira
Pablo Casado eta Javier Esparza Nafarroako Parlamentuan bildu dira
Pablo Casado eta Javier Esparza Nafarroako Parlamentuan bildu dira

0:36

Pablo Casado y Javier Esparza, reunidos en el Parlamento de Navarra
Pablo Casado y Javier Esparza, reunidos en el Parlamento de Navarra
Pablo Casado y Javier Esparza, reunidos en el Parlamento de Navarra

0:36
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentua