Politika -
'Proces'
Gorenak Kataluniako politikari presoak askatzea baztertu du epaiketa amaitu ondoren
Bestalde, bederatzi presoak Kataluniako espetxeetara eramateko oniritzia eman du Auzitegi Gorenak. Horretarako “oztoporik” ez dagoela azaldu dio Espetxe Zuzendaritzari.
Agentziak | Erredakzioa
Proces auziko epaiketa amaitu ondotik, zazpi akusatu askatzea errefusatu Auzitegi Gorenak, "prozedura penalaren helburuak babestu beharra dagoelako". Magistratuak epai irmoa erabakitzeko eztabaida fasean murgilduko dira orain.
Ihes egiteko arriskua eta gainerako premisak "desagertu" ez diren une batean, prozedura bermatzeko beharrak auzipetuen "askatasun murrizketari zilegitasun konstituzionala" ematen diola azaldu du Auzitegiak idatzian.
Behin-behineko espetxealdian dauden bederatzi akusatuetatik zazpiri eragiten die ebazpenak; izan ere, Oriol Junquerasek eta Raul Romevak ez zuten eskatu.
Bestalde, bederatzi presoak Kataluniako espetxeetara eramateko oniritzia eman du Auzitegi Gorenak. Horretarako “oztoporik” ez dagoela azaldu dio Espetxe Zuzendaritzari.
Manuel Marchena epaimahaiko presidentea bera Espetxe Zuzendaritzako idazkari nagusiari zuzendu zaio idatzian.
NBEko Atxiloketa Bidegabeen Lantaldea
Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez akusatuen alegazioei erantzun die Gorenak idatzian. Cuixartek eta Sanchezek askatasun eskaera Nazio Batuen Erakundeko Atxiloketa Bidegabeen Lantaldeak egindako txostenean oinarritu uzten.
Txostenak balio loteslerik ez duela azpimarratu dute magistratuek, defentsek argudiatutakoaren aurka, eta behin-behineko espetxealdiaren neurria "ezinbesteko" egiten duten premisak ez ditu kontuan hartzen. Gorenaren ahotan, akusazio tipo penalen azterketa bat egiten du, baina lau hilabeteetan zehar aurkeztutako frogei "bizkarra emanda".
Defentsek argudiatutakoren aurka, Estrasburgoko Auzitegiak ere NBEko lantalde honen txostenen izaera loteslerik ez du onartu, magistratuek zehaztu dutenez.
Gorenaren hitzetan, "Auzitegi Konstituzionalak eta Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak 2017ko urriaren 1eko erreferenduma espresuki debekatu zutela ahazten du txostenak". Era berean, akusazioaren delitu nagusian txostenak indarkeriaren balorazio "onartezina" egiten dituela uste dute magistratuek; izan ere, "itsu-itsuan froga osagaien balorazioa egiten du, txostenaren egileek benetako errealitate ikusteko aukerarik izan ez dutenean".
"Txostenean batere logikarik gabeko eta gure auzipetze sisteman tokirik ez duten adierazpen bitxiak ez dira falta", erantsi du Gorenak.
Bestalde, akusatuek Kataluniako independentziaren inguruan dituzten aukera politikoak bortxatzeko asmorik izatea arbuiatu du aretoak.