Politika -

Gobernu akordioak

Donostiako eta Gasteizko udal gobernuak zehaztu dituzte EAJk eta PSE-EEk

Gipuzkoako hiriburuan, alkateaz gain, EAJk 6 zinegotzi izango ditu gobernu batzordean eta PSE-EEk, 3. Arabako hiriburuan, Urtaranez gain, EAJk 5 izango ditu, eta PSE-EEk, 6.

Eneko Goia eta Ernesto Gasco. Irudia: EiTB.
Eneko Goia eta Ernesto Gasco.
Eneko Goia eta Ernesto Gascok udal gobernuaren ardurak banatu dituzte

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk eta PSE-EEk Donostia eta Gasteiz elkarrekin gobernatzeko akordioak iragarri dituzte.

Donostiako Gobernu Batzordeak Eneko Goia alkateak, EAJko sei zinegotzik (Nekane Arzallus, Juanra Viles, Jaime Dominguez-Macaya, Pilar Arana, Aitziber San Roman eta Martin Ibabe) eta PSE-EEko bostek (Ernesto Gasco, Marisol Garmendia eta Enrique Ramos) osatuko dute.

Arzalluz, Gasco, Garmendia eta Viles izango dira, hurrenkera horretan, lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren alkateordeak.

EAJk hurrengo sailak kudeatuko ditu: Hirigintza Sostengarria eta Etxebizitza (Nekane Arzallus); Lehendakaritza eta Gobernantza (Juanra Viles); Mugikortasuna eta Garraioa (Pilar Arana); Ogasuna eta Finantzak (Jaime Dominguez-Macaya); Gizarte Ekintza (Aitziber San Roman); Kirolak, Hiri-Segurtasuna eta Herri-Babesa (Martin Ibabe); Kultura, Euskara eta Jaiak (Jon Insausti). Gainera, atxikitako zinegotzia izango du Auzoak eta Zeharkako Proiektuak kudeatzeko, eta bere izena hurrengo egunetan jakinaraziko da.

PSE-EEk, bestalde, hurrengo sailen kudeaketaren ardura izango du: Ekonomia Garapena, Enplegua eta Turismo Jasangarria (Ernesto Gasco); Gune Publikoak eta Hiri Proiektuak (Marisol Garmendia); Ekologia, Hezkuntza eta Gazteria (Enrique Ramos); Berdintasuna, Elkartasuna eta Eskubide Zibilak (Duñike Agirrezabalaga). Miguel Angel Diez Gune Publikoetako atxikitako zinegotzia izango da.

Alkatearen arabera, "akordioak udalaren egonkortasuna ziurtatzen du, baina Udalean ordezkaritza duten beste alderdi politikoei ere eskua luzatzen die elkarlanean aritzeko hiriaren onurarako". Bi alderdiek zehaztuko dute, udazkenera bitartean, legealdian zehar aurrera eramango dituzten ekintzen programa.

Gascorentzat, "akordioa orekatua eta zentzuduna da, eta akordio batera iristeko arazorik ez da egon, aurretik jarri ditugulako hiriaren eta donostiarren interesak".

EAJko bost zinegotzi eta PSE-EEko sei, Urtaranekin batera

Gasteizko udal gobernuak legealdiko lehenengo bilera egin du, eta Gorka Urtaran alkate jeltzalearekin batera Exekutiboa osatuko duten hamaika zinegotziak —EAJko bost eta PSE-EEko sei— izendatu ditu.

Ana Oregi izango da Lurraldea eta Klimaren aldeko Ekintza zinegotzia, Iñaki Gurtubaik izango du Ogasunaren ardura, eta Itziar Gonzalo izango da Mugikortasuna eta Espazio Publikoaren arduraduna.

Livia Lopezek izango du Kirola eta Osasuna zinegotzigoaren ardura, eta Maider Etxebarria izango da Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismo zinegotzia.

Bestalde, Herritarren Segurtasunaren arduraduna Marian Gutierrez izango da, Borja Rodriguez izango da Herritarren Pardaidetza, Gardentasuna eta Gizarte Etxeetako zinegotzia.

Alkateak udal gobernu berriaren "indarra" nabarmendu du, eta esan du azken legealdietako "jendetsuena" dela.

Azaldu duenez, Exekutiboa hiriak aurretik duen "momentu erabakigarriari" aurre egiteko aproposa dela esan du. Iragarri duenez, "proiektu estrategiko asko" daude Gasteizen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Donostiako Udala Politika EAJ-PNV Donostia PSE-EE Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak