Politika -

EAJ-PSE ituna

EAJk eta PSEk koalizio gobernuak osatuko dituzte Gasteiz eta Donostiako udaletan

Aurreikusita zegoen bezala, datozen lau urteetan koalizioan gobernatzea adostu dute jeltzaleek eta sozialistek Gasteizen nahiz Donostian.

Gorka Urtaran izango da beste lau urtez Gasteizko alkatea. Artxiboko argazkia: EFE
Gorka Urtaran izango da beste lau urtez Gasteizko alkatea.
Gorka Urtaran izango da beste lau urtez Gasteizko alkatea. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk eta PSE-EEk akordio bana egin dituzte gaur, Gasteizko eta Donostiako udaletan koalizio gobernuak osatzeko.

Donostiako Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, EAJk eta PSE-EE adostasun batera iritsi dira elkarrekin gobernatzeko eta Eneko Goia alkateak eta Ernesto Gasco zinegotziak agerraldia egingo dute astearte honetan akordioaren xehetasunak azaltzeko.  

Itunaren arabera, alkatetza eskuratzeaz gain, EAJk ondoko sailak zuzenduko ditu: Hirigintza Jasangarria eta Etxebizitza; Presidentetza, Gardentasuna, Giza Baliabideak, Herritarren Parte-hartzea eta Berrikuntza; Mugikortasuna eta Garraioa; Ogasuna eta Finantzak; Gizarte Ekintza; Kirolak, Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila; Kultura, Euskara eta Jaiak.  

PSE-EEren ardurapean egongo dira: Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Turismoa; Espazio Publikoak eta Proiektu Hiritarrak; Ekologia, Hezkuntza eta Gazteria; Berdintasuna, Elkartasuna eta Eskubide Zibilak.

Eneko Goia, alcalde de Donostia-San Sebastián

(Eneko Goiak alkate kargua hartu zuen unea. Argazkia: EFE)

Gasteizen, Gorka Urtaran alkateak eta Maider Etxebarria talde sozialistaren bozeramaileak agerraldia egin dute, akordioaren berri emateko.

Azaldu dutenez, EAJk ondoko sailak kudeatuko ditu: Alkatetza; Ekonomia, Lurraldea eta Klimaren aldeko Ekintza; Mugikortasuna eta Espazio Publikoa; Giza Baliabideak; eta Kirola eta Osasuna. Halaber, TUVISA, Ingurumenaren Ikerketarako Zentroa eta Zabalgunea 21 sozietatea jeltzaleen ardurapean egongo dira.

PSE-EEk, berriz, ondoko sailak kudeatuko ditu: Sustapen Ekonomikoa, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa; Gizarte Politikak, Gardentasuna eta Zentro Zibikoak; Kultura; eta Hezkuntza. Era berean, AMVISA, GILSA, Luis Aranburu Musika Eskola eta Jose Uruñuela Dantza Kontserbatorioa zuzenduko ditu.

Urtaranek erantsi du datozen egunetan aukeratuko dituzte sail bakoitzerako arduradunak eta aurrerago egingo dutela publiko gobernuaren plana datozen lau urteetarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Donostiako Udala Politika Donostia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak