Politika -

Udalen osaketa

Udal eta foru erakundeetan gobernuak osatzeko aurreakordioa lortu dute EAJk eta PSEk

Bietako bat zerrenda bozkatuena den udaletan elkarri babesa ematea hitzartu dute jeltzaleek eta sozialistek. PSEk ostegunean galdetuko die militanteei.

Ortuzar, Urkullu eta Mendia. Irudia: EITB.
Ortuzar, Urkullu eta Mendia.
Aurreakordioa itxi dute EAJk eta PSE-EEk

1:39

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko aldundietan eta udaletan gehiengo egonkorretan sustatuko diren gobernuak osatzeko aurreakordio bat lortu dute EAJk eta PSE-EEk. Beraz, bietako bat zerrenda bozkatuena den udaletan elkarri babesa emango diote.

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidentea eta Idoia Mendia sozialisten idazkari nagusia buru izan duten ordezkaritzak adostu dute hitzarmena, Sabin Etxean.

Bi alderdiek informatu dutenaren arabera, orokorrean, akordioa 2015ean biek sinatu zutenaren oso antzekoa da. Izan ere, aurreko legealdian sinatutako hitzarmenarekin "oso pozik" daude biak. EAJk eta PSE-EEk hurrengo orduetan "erabateko akordioa" lortzea espero dute.

Sozialistek azaldu dutenez, ostegunean, behin hitzarmeneko zati xehetasun guztiak itxita, militanteek akordioa bozkatzeko prozesua abiatu dute.

Hurrengoa izango da galdera: "Euskadiko udaletan eta foru aldundietan gobernagarritasun aurreakordioa lortu du PSE-EEk EAJrekin, erakundeen ekintza politikoa hazkuntzara, enplegu duinera, zerbitzu publikoen babesera, gizarte kohesiora eta euskal herritarren ongizatera bideratzera ahalbidetuko duena. Akordio horren alde zaude? Bai/Ez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Bizkaiko albisteak Gipuzkoa Araba EAE albisteak PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak Arabako Foru Aldundia