Politika -

Inbestidura

Pedro Sanchezek datorren asteartean abiatuko du babesak lortzeko bilera-sorta

PSOEk esan du hainbat talderekin saiatuko dela akordioak egiten, eta ez soilik Unidas Podemosekin. PPri eta Ciudadanosi ardura eskatu die, inbestidura independentisten esku egon ez dadin.

Pedro Sanchez. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchez.
Pedro Sanchez. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEko buruzagiak datorren asteartean hasiko du Espainiako Gobernuko presidente bilakatzeko behar dituen babesak lortzeko bilera-sorta.

Isabel Celaa Espainiako Gobernuko bozeramaileak esan du orain arte Alderdi Sozialistaren "bazkide nagusia" Unidas Podemos zela, baina azpimarratu du aurrerantzean beste talde politiko batzuekin ere saiatuko direla akordioak egiten.

"Hauteskundeen ostean aro berri batean sartu gara eta inbestidurarako eragile politikoen kopurua ireki egin da", adierazi du.  

Alderdi Popularrari eta Ciudadanosi "arduraz" jokatzeko deia egin die, inbestidura alderdi independentisten esku egon ez dadin. Halaber, gainerako taldeei ere gauza bera eskatu die, "haien esku egongo baita inbestidurak aurrera egitea edo ez", erantsi du.

Celaaren iritzian, espainiarrek Gobernu progresista Unidas Podemosekin laguntzarekin osatzea nahiko lukete, "baina beste talde batzuk ere badaude", gaineratu du.  

Koalizio-gobernua izango den ez du argitu nahi izan, erabaki hori hartzea Sanchezi dagokiola argudiatuta.

Bilerak

Asteartean, lehendabizi Pablo Iglesiasekin batzartuko da Sanchez; eta ondoren Albert Rivera eta Pablo Casado hartuko ditu, hurrenez hurren.

Astelehenean, PSOEk zuzendaritza bilera egingo du, alderdiekin abiatuko dituzten negoziazioak koordinatzeko taldea osatzeko.

Sanchezen helburua Espainiako Gobernua "ahalik eta azkarren" eratzea da, baina, negoziazioak ondo joanda ere, inbestidura saioa ez da uztaila erdira arte izango.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PSOE Hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Hauteskunde Orokorrak Emaitzak