Politika -

Nafarroa

PSNk esan du ez dutela Ferrazetik 'mezu negatiborik' jaso

"Egoerak eskatzen duen mailan egongo gara", adierazi du Ramon Alzorrizek (PSN). Halaber, argi utzi du Nafarroako Ahal Dugurekin eta I-Erekin soilik osatuko duela Gobernua.

Ramon Alzorriz PSNko Antolakuntza idazkaria. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Ramon Alzorriz PSNko Antolakuntza idazkaria
Ramon Alzorriz PSNko Antolakuntza idazkaria. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan Gobernua eratzeko aukeraz, Ramon Alzorriz PSNko Antolakuntza idazkariak esan du PSOEk ez diela "mezu negatiborik" eman. Nafarroako Ahal Dugu alderdiarekin bildu ostean egin ditu adierazpenok Alzorrizek.

Horren esanetan, hauteskunde autonomikoetan nafarrek argi utzi dute Nafarroako Gobernua ezkertiarrek zuzendu behar dutela, alegia, Maria Chiviteren irudia beharrezkoa dela.

"Egoerak eskatzen duen mailan egongo gara, ez dugu huts egingo", adierazi du. Bestalde, azpimarratu du Nafarroako Ahal Dugurekin eta I-Erekin soilik osatuko duela Gobernua. Indarrak batuz gero, 50etik 23 eserleku izango lituzkete. Horrek esan nahi du EH Bilduren abstentzioa beharko luketela Gobernua osatu ahal izateko.

Eduardo Santos Nafarroako Ahal Dugu alderdiko idazkari nagusia, bestalde, "ezkerreko gehiengoa" osatzearen alde agertu da, hau da, PSNrekin bat etorri da gobernu aurrerakoi eta sozial baten aldeko defentsan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE PSN Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua