Politika -

Nafarroako Gobernua

Uxue Barkos: 'Truke politikek ez dute zentzu handirik'

Barkos "kezkatuta" agertu da UPNko presidente eta Navarra Sumako hautagai Javier Esparzak atzo sozialistei egindako "truke" eskaintzarekin.

Uxue Barkos. Argazkia: EFE
Uxue Barkos
Uxue Barkos. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuko jarduneko presidente eta Geroa Baiko hautagai Uxue Barkosek "truke politikak" kritikatu ditu, "zentzurik" ez dutela iritzita. Hain zuzen ere, Navarra Sumako presidenteak sozialistei egindako eskaintzaz mintzatu da, Pedro Sanchezen inbestidura babestea proposatu baitie Javier Esparzak, baldin eta PSNk Nafarroan nazionalistekin traturik egiten ez badute.

'Las mañanas de RNE' saioan gaur goizean egin dioten elkarrizketan, Barkos "kezkatuta" azaldu da "truke eskaintza" horrengatik. Horren harira nabarmendu du Esparzak koalizio-kide dituen Ciudadanosek eta PPk ere ez dutela proposamena begi onez ikusi.

Edozein modutan, Nafarroan EAJk Geroa Bai koalizioa zuzentzen duenez, diputatu jeltzaleen esku utzi du Pedro Sanchezen inbestiduran hartu beharreko jarrera zehaztea, nahiz eta argi duen EAJren danbatekoa ez litzatekeela egoera hutsala izango.

Nolanahi dela, Barkosen iritzian, "Nafarroa ezin da inolaz ere truke txanpona izan". "Gaur egun bizi dugun egoera ekonomiko garrantzitsuak akordioen egonkortasuna exijitzen du, alegia, ezin da truke politiketan oinarritu", azaldu du.

Berriro ere Foru Gobernuko presidente izateko aukeraz esan du ulertzen duela herritarren babes handiena lortu duen koalizioak gobernatzea.

Alabaina, Geroa Baiko presidenteak adierazi du alderdi batek hauteskundeak gehiengo osorik gabe irabazi eta ez duenean akordiorik lortzeko gaitasunik, horretarako gai diren indar politikoei eman behar diela Gobernua zuzentzeko aukera, aurreko legealdian gertatu zen bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika UPN Geroa Bai Uxue Barkos Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua