Politika -

Frankismoa

Frankismoaren biktimen senitartekoak hartu ditu Servini epaileak Argentinan

Servinik Frankismoaren hilketak ikertzen ditu Argentinatik, eta zenbaitetan ere, Espainiara doa. Egun, auzia zabalik jarraitzen du instrukzio-fasean.

Servini epailea (erdian) frankismoaren biktimen senitartekoekin, Buenos Airesen. Argazkia: EFE
Servini epailea (erdian) frankismoaren biktimen senitartekoekin, Buenos Airesen
Frankismoaren biktimen familiak hartu ditu Servini epaileak

2:23

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Servini epaile argentinarra Frankismoaren biktimen senitartekoekin zein kereilari berriekin eta Espainiako hainbat diputaturekin bildu da Buenos Airesen; Servini nazioartean Frankismoaren hilketak (1939-1975) ikertzen dituen epailea da.

Epailea, esaterako, demokraziaren trantsizioaren lehen urteetako biktima biren anaiarekin solasaldian ibili da. Servini 2010etik txostenen buru ibili da justizia unibertsala oinarri hartuta.

"Gertatutakoa onartu eta argitzeke dauden auziak argitu dezatela nahiko ordaina izango litzateke; baita itxaropen apur bat izatea ere, urrunetik (Espainiatik) etorri behar izan baikara justizia eskatzeko. Dagokigun justizia Espainian eskatzea gustatuko litzaiguke", esan du Manuel Ruiz, Arturoren anaia.

1977ko urtarrilean, Madrilgo "aste beltza" bezala ezaguna den gertakarian, 19 urteko ikaslea (Arturo) baimenik gabeko preso politikoen anmistiaren aldeko manifestazio batean hil zuten, Madrilen.

Servinik Frankismoaren hilketak ikertzen ditu Argentinatik, eta zenbaitetan ere, Espainiara doa. Izan ere, 1977ko Amnistia Legeak diktadura garaiko arduradunak Espainian epaituak izatea debekatzen baitu.

Egun, auzia zabalik jarraitzen du instrukzio-fasean, eta salaketa gehiago jasotzen jarraitzen du Servinik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Delituak Justizia Unibertsala Epaiketak Maria Servini Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa Argentina Memoria Historikoa