Politika -

Kongresua

Gehiengo osoa 176 eserlekutan uztearen alde agertu dira Kongresuko abokatuak

Behin-behinean espetxean egoteagatik kargua etenda duten lau diputatuek (Junqueras, Sanchez, Rull eta Turull) parlamentari izaten jarraitzen dutela argudiatuta arrazoitu dute erabakia.

Diputatuen Kongresua. Argazkia: EFE
Diputatuen Kongresua
Diputatuen Kongresua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresuko abokatuek erabaki dute gehiengo osoa 176 eserlekutan uztea, behin-behinean espetxean egoteagatik kargua etenda duten lau diputatuek (Junqueras, Sanchez, Rull eta Turull) parlamentari izaten jarraitzen dutela argudiatuta. Horrenbestez, abokatuen iritzian, Ganberak 350 ordezkari ditu, edonola ere.

Kataluniako prozesu subiranistarekin lotuta kartzelan dauden lau diputatu kataluniarren (Oriol Junqueras, Jordi Sanchez, Josep Rull eta Jordi Turull) egoerak bultzatuta, gehiengo osoaren gaineko erabaki bat hartzeko eskaria jaso zuen Kongresuko Mahaiak astearte iluntzean.

Horren aurrean, gaur bertan iragarri du 176 eserlekutan utziko duela gehiengo osoa, diputatu horiei kargua eteteak haien "eskubideekin eta betebeharrekin" lotura duela iritzita. "Hori dela eta, ezin du Ganberako kideen kontaketan eraginik izan, diputatu gisa jardutea debekatu arren, ez dietelako kargua kendu", adierazi dute.

Gainera, txosten juridikoaren arabera, kontu honek ez du aurretik egon diren kasuekin zerikusirik, alegia, orain arte jazo diren egoeretan ez dute diputatu izatea lortu edota galdu egin dute kargua. Kataluniako buruzagi independentisten aferan, aitzitik, ez da halakorik gertatu.

Ez du 1989an gertatutakoarekin zerikusirik¿

Modu horretan, abokatuek argi dute ezin dela gaur egungo egoera 1989koarekin alderatu. Orduan, Felipe Gonzalezek hauteskundeak irabazi ostean, PPk bozen aurka jo zuen hainbat probintziatan, eta Ganbera diputatu guztiekin osatzea eragotzi zuen horrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Albisteak