Politika -

Auzitegi Konstituzionala

Ciudadanosek helegitea jarri du polizia gehiegikerien lege 'lotsagarria'ren aurka

Ciudadanosek esan du "iraingarria" dela Poliziarentzat eta Guardia Zibilarentzat, baina baita sistema judizialarentzat ere, "demokrazian gehiegikeriak egon ote diren epaileek zehazten dutelako".

Ciudadanoseko kideak, Konstituzionalean. Argazkia: Efe
Ciudadanoseko kideak, Konstituzionalean. Argazkia: Efe
Ciudadanoseko kideak, Konstituzionalean. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ciudadanosek inkonstituzionaltasun helegitea aurkeztu du Auzitegi Konstituzionalean polizia gehiegikerien euskal legearen aurka, Poliziarentzat eta Guardia Zibilarentzat "lotsagarria" delako, eta "horien jardueraren inguruan zalantza hedatzen" duelako.

Joan Mesquida Ciudadanoseko kideak auzitegiaren atarian azaldu duenez, Eusko Legebiltzarrak EAJren eta PSE-EEren botoekin apirilean onartu zuen legearen aurkako helegitea Espainiako Gobernuak aurkeztu beharko zuen. Horregatik, Pedro Sanchez presidenteari Estatua "suntsitu nahi dutenen" mende egotea leporatu dio.

Mesquidaren arabera, legea sistema judizialaren aurkako erasoa ere bada, "demokrazian gehiegikeriak egon diren edo ez epaileek zehazten dutelako, eta inola ere ezin du zehaztu EAJk edo Bilduk parte hartzen duten batzorde politiko batek".

"Terrorismoaren biktima guztientzat eta ETAren biktimentzat ere iraingarria da, poliziak eta guardia zibilak izan zirelako bereziki", gaineratu du Mesquidak, lege horrekin, Sanchezek Estatuko segurtasun indarrak "ahultzen" dituela adierazi aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Ciudadanos Albisteak Gaur Eguneko albisteak Auzitegi Konstituzionala Polizia abusuen biktimak